2024(e)ko apirilaren 18(a), osteguna

Unai Pascual zientzilariaren hitzaldia Zarautzen "Klima aldaketa, krisi eko-sozialaren ispilu"

Klima aldaketa, krisi eko-sozialaren ispilu izenburupean Unai Pascual zientzialariak hitzaldia emango du Zarautzen. Hitzaldia 19:00etan hasita, ostegunak, apirilak 25an Modelo aretoan izango da. 

Klima aldaketaren atzean dauden gizarte eta ekonomiaren gako nagusiak landuko ditu Pascualek. Hainbat galderari erantzunak emango dizkio, besteak beste honako hauei.

KLIMA ALDAKETA HEMEN DA

Beraz zein da gaur eguneko diagnostikoa?

Eta etorkizunerako erronkak?

Nola ulertu klima aldaketa krisi sozio-ekologikoaren testu inguruan?


UNAI PASCUAL Ingurumen ekonomian doktorea da (Yorkeko Unibertsitatea, Erresuma Batua 2002). Gaur egun, Ikerbasque ikertzailea da Klima Aldaketari buruzko Euskal Zentroan (BC3), eta Bernako Unibertsitateko (Suitza) Garapen eta Ingurumen Saileko kidea da. Lehenago, irakasle titularra izan zen Cambridgeko Unibertsitatean 10 urtez, eta Manchesterreko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean eman ditu eskolak. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du ekonomiaren eta ingurumen-aldaketa globalen arteko erlazioari buruzko ikerketan. Klima-aldaketari eta biodibertsitatearen kontserbazioari lotutako ingurumen-politikari buruzko 200 artikulu zientifiko, liburu eta txosten tekniko baino gehiago argitaratu ditu.





2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

ZARAUZKO ORKIDEEN MAPA 2024


Juantxo Unzuetak, orkideen maitalea den Arkamurka natur taldeko kideak eskerrak eman nahi dizkio, bere taldekideei, udaletxetik orkideak zaintzeko  irekitako esperantzarako aukerari, jardineritzako arduraduna den Iosuri eta bere langileei, Patxi Coirari, Patriciari, Jokini, Ainharari, Aritzbatalde auzoko bizilagunei txartel politekin azken urteotan landareak zuen altzoan hartu dituzuenoi,  Arantxa loredendari eta orkideak zaintzeko ekintzetan hondar alea aportatu duten denei. Bide batez, asteburuan orkideak ikusteko egin diren irtereetara etorri diren 45 lagunei. Irteretara etorri zirenak asko disfrutatuko zutelakoan, aurrerantzean orkideak ikusteko ibilbide hau, lagunekin zein familiarekin dastatu eta disfrutatzeko aukera aprobetxatuko dutelakoan, etxe aurreko belarditxoetara etorri zaizkigun eboluzioaren harri bitxi hauetaz gozatzen jarraitu dezatela. Irteretara etortzerik izan ez dutenek Zarauzko orkideen mapa gidaritzat hartuta hor daukate aukera bere kontura joateko, eta bide batez  ikastetxe zein beste zenbait taldeek ere hor dute materiala eboluzioa lantzeko. Gure aldetik, aurrerantzean ere saiatuko gera lorategietan orkideen izenekin txartetxoak jartzen. Behar izanez gero Juantxo Unzuetarekin harremanetan jarri daiteke eta orkideak ikusteko adostu daitezke zenbait ekintza (juantxoun@hotmail.com) Ibilbidea hau izan liteke; Egaña kalean hasi, Araba kale osoa zeharkatu Orokieta ikastetxera arte, suhiltzaileak igaro eta Astiko pasagunean bukatzeko. Eta gero hiru harribitxi daude, San Pelaion Iñurritza zelaia, Pilartxoenea parkea eta Sanz Eneako lorategia. Beraz, Arkamurka natur taldea sortzeko izan genuen aldarriari jarraiki, ikasi ,erakutsi, ezagutzak errespetoa eta maitasuna bai dakarki... DISFRUTATU NATURAZ






2024(e)ko apirilaren 7(a), igandea

Zarauzko XXVI Astronomia Astea 2024

Aurreko urtean gure 25. urtemuga ospatu eta gero, hementxe gatoz berriro ere astronomia gaiei heldu asmoz. Ohiko moduan, bi hitzaldi interesgarri eta behaketa irteera bat prestatu dizkizuegu.

Zenbait urtetan urrutiko planeta, galaxia edo objetu bitxietara egin dugu bidaia. Aurten ordea, hemendik bertatik egingo ditugu hausnarketak eta bertakoari erreparatuko diogu. Hemendik eta hemengoari bakarrik? Ikusiko da...

Prentsan ageri ohi diren Astronomia berriak aztertu nahi ditugu, baino prentsa zientifikoari bereziki erreparatuz. Jakina da sentsazionalismoak gero eta leku handiagoa duela eguneroko berrietan; baino zer gertatzen da gaur eguneko zientzialari handiek luzatzen dizkiguten mezuekin? Joera horrek ere eragina izan al du zientziaren inguruko berrietan?

Bestalde, prentsan eta zineman bolo-bolo ibili ohi diren meteoritoen talkei buruz mintzatuko gara. Gertakizun katastrofikoak bezala irudikatzen dizkigute; baino horralakoak al dira beti? Zeintzuk dira meteroritoen talken eragin kaltegarri eta onuradunak? Zeintzuk izan dira ongien ezagutzen dugun planetan, gurean alegia, eragin dituzten ondorioak? Guzti horren inguruan mintzatuko gara osteguneko hitzaldian.

Eta amaitzeko, larunbatean astronomia behaketa bat proposatzen dugu Torreoiaren goiko solairutik,

eguraldia lagun badugu, izarrak, ilargia eta konstelazioak ikusten saiatuko gara.

Goxatu dezazuela, bada, prestatu dizkizuegun aukera hauetaz!!


Apirilak 17, asteazkena

Arkamurkaren aretoan 19:00tan

(Sta Marina 2, 2. solairua)


Praktika txarrak komunikazioan

Ander Gonzalez de Txabarri

Arkamurka Natur Elkarteko kidea


Azken urteotako espresiorik erabiliena hautatu beharko bagenu, Fake News edo berri ustelak izango litzateke. Hainbat eta hainbat “gezur” jaurtitzen dizkigute egunero arlo ezberdinetatik: politika, ekonomia, kirola… Zientzia, eta konkretuki astronomia, ez daude komunikazio praktika txar hauetaz aske: betidanik astronomiak pertsonen imajinazioa eta interesa jaso ditu, eta agente ezberdinek prestutasun hau aprobetxatu ohi izan dute praktika negatiboak aurrera eramateko.


“Praktika Txarrak Komunikazioan” tituluak adierazten duen bezala, hitzaldian astronomiaren arloan ematen diren sentsazionalismo, erdi-egi eta engainuak jorratuko dira. Agente desberdinek dituzten inzentibo makurrekin saioa irekiko da, hauek antzemateko iradokizun batzuk emanez, ondoren komunikabideek garatzen dituzten praktika txarrak aztertzeko; honen ostean zientzialariek beraien lana plazaratzeko unean egin ditzaketen hutsei (nahigabeko edo bestelakoak) buruz arituko gara.


Hitzaldiaren amaieran, azkenengo puntu honen ildora, bi zientzialari ospetsuen (Michio Kaku eta Abraham Loeb astrofisikariak, hurrenez hurren) kasu-azterketa bat egingo da; bi kasu hauek oso komentatuak izan dira azken urteotan astronomia komunitatean, eta hitzaldian zehar jorratutako fenomenoaren bi eredu oso argi dira.


18 de abril, jueves

En el local de Arkamurka, a las 19:00h.

(Sta Marina 2, 2º piso)


¿Impactos cósmicos? Sí, gracias

Esteban Esteban

Expresidente de la Asociación para la Enseñanza de la Astronomía


La charla tiene 3 partes diferenciadas. La primera corresponde al título en sí, la segunda a los peligros que tienen y han tenido los impactos con nuestro planeta y la última al conocimiento actual de los asteroides que pudieran causar problemas y las posibilidades de solucionarlos.

Gracias a los impactos cósmicos se formó nuestro planeta. Además proporcionaron agua y elementos esenciales para la vida, facilitaron la salida de los animales marinos a tierra e hicieron desaparecer las especies dominantes en favor de los mamíferos y en consecuencia posibilitaron la aparición de la raza humana.

Por otra parte se hará un repaso anecdótico de la caída de algunos meteoritos o meteoroides y los daños causados, desde los que han impactado en personas causándoles lesiones leves a algún caso más grave.

Pero en lo que respecta a grandes impactos ahora se dispone de suficientes datos para afirmar que al menos en este siglo no hay peligro. Cada vez se van detectando más y ya se conocen casi todos los asteroides cuya órbita se aproxima a la de la Tierra, se han analizado sus trayectorias y la de nuestro planeta, y se ha comprobado que los más peligrosos no impactarán.

Además se van realizando programas de defensa planetaria para analizar los métodos que podrían utilizarse para desviar un asteroide que en un futuro pudiera cruzarse con el camino de la Tierra.


Apirilak 20, larunbata

Zarauzko Torreoian 21:00etan


Gau behaketa


Eguraldia lagun badugu, Torreoira igoko gara bertatik gaueko behaketa bat egitera.

Begibistaz zerua ikuskatuko dugu eta konstelazio nabarmenenak kokatzen saiatu. Teleskopioak ere eramango ditugu eta ilargia, planetaren bat eta beste zertzeladaren bat ikusten saiatu.

Igotzeko zailtasunak dituenarentzat, Arkamurkatik kotxe bat igoko da noizbehinka.

 



2024(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

ZARAUZKO ORKIDEAK EZAGUTZEKO IRTEERA

Etorri Zarauzko orkidea basatiak ezagutzera!!!!

Eboluzio haundiko landareak dira eta haiek eta bere bizilagunak ezagutuko ditugu. Animatu!!!!

Irteera biak apirilak 6 eta 7ko asteburuan izango dira.

Hitzordu biak; Zarauzko udaletxeko plazan, goizeko 09;30etan izango dira.

Gidaria Juantxo Unzueta izango da.

Goiz bueltak izango dira eta norberak aukera dezala zein egunetarako irteerara joan.


Orkidea gehienak, eta sarrien ikusi ditugunak tropikoetan jatorria duten arren, gure lurraldean ere makina bat espezie ditugu. Maiz, tamaina txikiko loreak dira eta oharkabean pasatzen dira. Hala ere, adi egonez gero beraien edertasunaz goza dezakegu. Oso familia anitza osatzen dute, bizi-ziklo konplexu eta forma eta eraldaketa askotariko loreekin.


Ophrys fusca

Ophrys speculum

Ophrys tenthrendinifera

Ophrys spegodes



2024(e)ko otsailaren 20(a), asteartea

2023-12-28 SANTOÑARA EGINDAKO ORNITOLOGIA IRTEERA

Urtero bezala, Arkamurka natura taldeak antolatzen duen azken txangoa Santoñako txoriak ikusteko irteera hau izaten da. Irteera honetan denera 79 hegazti espezie ikustera iritxi ginen, behekaldean duzue hegazti zerrenda.

Santoñako padura Kantauri ixuri aldeko zabalena da eta herri asko hartzen ditu. Laredo, Colindres, Treto, Cicero, Escalante eta Santoña herriek osatzen dute Santoña izenez ezagutzen den hezegunearen zabalune gehiena eta Victoria, Joyel zein Nojak dituen bi eremuak ere bertan sartu behar dira. Babes eremu guziaren deitura zuzena Parque natural de las marismas de Santoña, Victoria y Joyelda.

Santoñako irteerara joateko lagun asko elkartzen zaizkigu eta aurten besteak beste Zumaiar batzuk, Sestaoko botanika taldekoak, Itsas Enara taldekoak, Bizkaitar batzuk zein Arkamurkako taldekoak elkartu gera.

Mareak agintzen du nondik nora ibili eta aurten Colindreseko portuko kafetegian elkartu ondoren, Santoñako zezen plaza ingurutik  hasi ginen. Inguru honetan hontzatza batzuk sortzen dira eta kaioz beteta egoten dira, aliotak gerturatzen dira Ason ibaiaren inguru hauetara eta portu barruan elikatzen egoten dira.

Hemendik, Bengoa izeneko ingurura hurbildu ginen. Ibilaldi zirkularra egin dugu kartzela haurreko ur gezako putzuetako txoriak ikusi eta Bengoako behatoki inguruko padurak arakatzera joan ginen ondoren.

Santoñako portua

Santoñako portutik Laredoko padura aldeko hondartza

Padurari bizkarra ematen belatz handia ikusteko
Montehanoko harrobiko inguruan behatoki berria jarri dute eta berton bazkaldu dugu.

Colindres

Taldeko argazkia. Muntaia da. Colindes, atzean Santoña

Aipatzekoa irteera honetan ahate hibrido bat ikusi genuela, ipar ahatea x ??

Bukatzeko joateko Santoñan ikusi genituen txori batzuk dituzue ikusgai hemen;


Belatz handia zerbait jan ondoren

Pottorra moko lodiarekin

Martina moko luzearekin

Aliota artikoa, atzekaldean zati zuria eta moko  zorrotza

Aliota handia moko zendoarekin

Txilinporta lepabeltza

Ubarroi handia platuxa bat jan nahian eta kaio beltza atzetik lapurtu nahian.

Kuliska mota desberdinak

Koartza

Murgilari mottodun emea

Irteeran ikusitako hegazti zerrenda.

1-Beltxarga arrunta                    Cygnus olor                            Cisne vulgar

2-Branta musubeltza                  Branta bernicla                       Barnacla carinegra

3-Antzara hankagorrizta           Anser anser                             Ánsar común    

4-Basahatea                                Anas platyrhynchos                 Ánade azulón

5-Ahate buztanluzea                 Anas acuta                              Ánade rabudo 

6-Ahate mokozabala                 Spatula clypeata                     Cuchara común

7-Ahate txistularia                     Mareca penelope                    Silbón europeo

8-Ipar ahatea                             Mareca strepera                       Ánade friso

9-Paita arrunta                          Tadorna tadorna                      Tarro blanco

10-Murgilari arrunta                 Aythya ferina                           Porrón europeo

11-Murgilari mottodona          Aythya fuligula                         Porrón moñudo

12-Zertzeta arrunta                  Anas crecca                             Cerceta común

13-Ahate hibridoa                     Mareca  x ???

14- Pagausoa                             Columba palumbus                  Paloma torcaz

15-Usapal turkiarra                  Streptopelia decaocto              Tórtola turca

16-Kopetazuria                          Fulica atra                                Focha común

17-Uroilo arrunta                     Gallinula chloropus                  Gallineta común

18-Murgil handia                     Podiceps cristatus                    Somormujo lavanco

19-Txilinporta urrebelarria    Podiceps auritus                       Zampullín cuellirrojo

20-Txilinporta lepabeltza       Podiceps nigricollis                   Zampullín cuellinegro

21-Txilinporta txikia                Tachybaptus ruficollis               Zampullín común

22-Txirri arrunta                       Calidris alpina                          Correlimos común

23-Txirri kurlinta                       Calidris ferruginea                   Correlimos zarapitín

24-Txirri grisa                             Pluvialis squatarola                 Chorlito gris

25-Kurlinta handia                    Numenius arquata                  Zarapito real

26-Kurlinta bakainduna           Numenius phaeopus              Zarapito trinador

27-Harri-iraularia                      Arenaria interpres                  Vuelvepiedras común

28-Kuliska gorria                       Limosa lapponica                   Aguja colipinta

29-Kuliska buztanbeltza          Limosa limosa                        Aguja colinegra

30-Hegabera                              Vanellus vanellus                   Avefría europea

31-Itsas mika                             Haematopus ostralegus         Ostrero euroasiático

32-Bernagorri arrunta             Tringa totanus                        Archibebe común

33-Kuliska zuria                        Tringa nebularia                     Archibebe claro

34-Kuliska txikia                       Actitis hypoleucos                  Andarríos chico

35-Istingorra                             Gallinago gallinago                Agachadiza común

36-Txenada hankabeltza        Thalasseus sandvicensis      Charrán patinegro

37-Kaio beltza                            Larus marinus                      Gavión atlántico

38-Kaio iluna                              Larus fuscus                         Gaviota sombría

39-Kaio hankahoria                   Larus michahellis                 Gaviota patiamarilla

40-Antxeta mokogorria            Chroicocephalus ridibundus   Gaviota reidora

41-Antxeta burubeltza              Larus melanocephalus           Gaviota cabecinegra

42-Pottorro arrunta                  Alca torda                             Alca común

43-Martina                                  Uria aalge                            Arao común

44-Aliota handia                        Gavia immer                        Colimbo grande

45-Aliota artikoa                       Gavia arctica                        Colimbo ártico

46-Aliota txikia                          Gavia stellata                       Colimbo chico

47-Zikoina zuria                         Ciconia ciconia                    Cigüeña blanca

48-Ubarroi handia                     Phalacrocorax carbo           Cormorán grande

49-Ubarroi mottoduna             Gulosus aristotelis              Cormorán moñudo

50--Koartza hauskara                 Ardea cinérea                     Garza real

51-Koartzatxo txikia                   Egretta garzetta                 Garceta común  

52-Koartza zuria                          Ardea alba                         Garceta grande

53-Koartzatxo itzaina                Bubulcus ibis                     Garcilla bueyera

54-Mokozabala                           Platalea leucorodia           Espátula común

55-Beltzarana                              Plegadis falcinellus           Morito común

56-Zingira mirotza                      Circus aeruginosus           Aguilucho lagunero occ.

57-Arrano txikia                           Hieraaetus pennatus        Águila calzada

58-Zapelatz arrunta                    Buteo buteo                       Busardo ratonero

59-Martin arrantzalea                Alcedo atthis                     Martín pescador común

60-Belatz gorria                           Falco tinnunculus              Cernícalo vulgar

 

61-Belatz handia                         Falco peregrinus                Halcón peregrino

62-Belabeltza                              Corvus corone                       Corneja negra

63-Mika                                        Pica pica                             Urraca común

64-Kaskabeltz handia                Parus major                        Carbonero común

65-Errekatxindorra                    Cettia cetti                          Cetia ruiseñor

66-Buztanluzea                          Aegithalos caudatus           Mito común

67-Txio arrunta                          Phylloscopus collybita        Mosquitero común

68-Erregetxo bekainzuria        Regulus ignicapilla              Reyezuelo listado

69-Txepetxa                               Troglodytes troglodytes       Chochín paleártico

70-Arabazozo pikarta               Sturnus vulgaris                  Estornino pinto

71-Zozo arrunta                          Turdus merula                    Mirlo común

72-Txantxangorria                     Erithacus rubecula              Petirrojo europeo

73-Pitxartxar burubeltza          Saxicola rubicola                Tarabilla europea

74-Etxe-txolarrea                       Passer domesticus             Gorrión común

75-Negu txirta                            Anthus pratensis                 Bisbita pratense

76-Buztanikara zuria                Motacilla alba                      Lavandera blanca

77-Txonta arrunta                     Fringilla coelebs                 Pinzón vulgar

78-Txirriskila arrunta                Serinus serinus                  Serín verdecillo

79-Kardantxiloa                         Carduelis carduelis            Jilguero europeo