2014(e)ko otsaila 19, asteazkena

Arkamurka natur taldea hondakinen mahaian


Azken astean Zarauzko Hondakinen Mahaiari (ZHM) buruzko idatzi ezberdinak atera dira prentsan, eta ez dira guk nahi bezain argiak. Zehazki, otsailaren 16ko Diario Vasco-n eta Otsailaren 11ko Urola Kostako Hitzan ateratako artikuluez ari gara.
Diario Vasco-ko artikuluak ZHMan hartu diren erabakiak azpimarratzen ditu, aurrera begirako pausuak zehaztuz. Artikulu horretan esaten denak baino, esaten ez denak kezkatzen gaitu. Adostasunak aipatzen ditu, baina mahai horretan ez da eredurik adostu. Ez behintzat, eragile guztien artean. Bi dira hartutako erabakiak: atez-ateko sistema baztertzea, eta eredu berriaren aukeraketa Udal Batzordeen esku uztea. Ia urtebeteko prozesuak honetarako baino ez du eman.
zuzarautz.info
Arkamurka Natur Elkarteak ez du hondakinak biltzeko eredurik aurkeztu mahai horretan. Hasieratik argi azaldu genuen gai hau irizpide teknikoen baitan bideratu behar dela, eta ondorioz, natur kontserbazioaren eta garapen jasangarriaren ikuspegitik, edozein ereduk bermatu beharko lituzkeen baldintzak defendatzea izan da gure ahalegina. Hala, ikuspegi horretatik mahaian aurkeztu diren eredu guztiak baloratu ditugu.
Uda aurretik, edozein ereduk Zarautzen bete beharko lituzkeen baldintzak adostu genituen: % 70-eko sailkatze-tasak lortzea, eta horretarako, herritar guztien kontzientzia hartze maila handiagotzea, jasangarria izatea, legalki, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria, erabiltzaileen partetik ahalik eta onespen handiena izatea, sentsibilizazioa eta heziketa sustatzen lagunduko duen eredua izatea, eta herriko auzo guztietan sistema bera jartzea.
Hau da adostu dena, baina ez beste ezer.  Mahaian aurkeztu diren eredu guztietatik, eta dauden datuak kontuan hartuta, gaur gaurkoz atez-ateko sistema da baldintza horiek betetzen dituela frogatu duen sistema bakarra. Eta hala ere, mahaitik baztertu egin da eredu hori. Eduki-ontzietan oinarritutako sistema jartzea erabaki (ez adostu) da mahaian, baina etxeko hondakinak nola bildu, eta batez ere, nola kontrolatuko behar diren ez da zehaztu. Eredu berria, beraz, airean dago.
Urolako Kostako Hitzako artikulua irakurrita, badirudi Arkamurka Natur Elkarteak edukiontzien bidezko bilketan oinarritutako sistemaren alde egin duela. Hori ez da horrela. Mahai horretan ez da bozketarik egon; aukeraketa-prozesua adostasunetan oinarritu nahi zen, eta Zarautz Zero Zaborrekoak mahaitik jaikitzeak baino ez du ahalbidetu adostasun hori. Esan bezala, atez atekoa da eredu guztietan baldintzak hobekien betetzen dituena, eta ondorioz, guk ez dugu onartzen hasieratik baztertua izatea.
Arkamurka Natur Elkarteak ez du ontzat ematen mahai honen ibilbidea. Aipatu bezala, irizpide teknikoak dira gai honetan gailendu beharko liratekeenak, eta ez eztabaida politikoa. Gure ikuspegitik, gai honetan hondakinen pilaketa gutxitzeak izan behar du helburu nagusia, eta ondoren, sortutakoak berrerabili eta birziklatzen jarri beharko genituzke indarrak. Lehen helburua eztabaidatzeko ez da aukerarik izan mahaian, eta berrerabilpena ere ez da aztertu. Birziklapenerako, aldiz, intentzioak baino ez dira adostu. Emaitza honetara iristeko ez dugu uste beharrezkoa zenik hain bide gogor eta luzea. Hasierak markatu du bukaera.

2014(e)ko otsaila 11, asteartea

Sai arrea zintzarriarekin

Hamaika ikusteko jaio gara!!!! 
Arkamurkako taldekide den Andoni Ruiz Etxeberria argazkilari natura zaleak behekaldean ikusten duzuen Sai arre (Gyps fulvus) hau lepoan zintzarriarekin ikusi berri du Pagoeta mendian.
Euskal herrian bizi den hegazti haundi bezain ikusgarri hau sarraskijalea izanik batez ere ungulatuak jaten ditu eta hori dela eta , Euskal Herian behintzat abeltzaintza jarduerari lotuta dago. Gainera salaketa faltsu ugari tarteko, animalia biziari eraso egiten diola behin eta berriz zabaldu da lau haizetara eta horrek etsai asko ere sortu dizkio.


Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkiak

2014(e)ko otsaila 7, ostirala

Aitor Leiza Hego Afrikan.

Arkamurkako kideen artean hilero elkarrei hitzaldiren bat emateko oiturari jarraituz, urtea asteko Aitor Leizari tokatu zaio. Orain dela gutxi Hego Afrikara bidai bat egin zuela aprobetxatuz bertako irudiz osatutako emanaldi eder bat eman zuen urtarrilean. Aitor Leiza natura zale amorratua izaki berak bizitakoa gogo biziz besteei trasmititzen dakien horietakoa da, hori dela eta taldekideentzat altxor bat da bere moduko lagun bat taldean izatea, asko ikasten delako bere ondoan.
Hitzaldiaren nondik norako ideia txiki bat egiteko behekaldean itsasten ditut hitzaldian jarri zituen irudietako batzuk


















2014(e)ko otsaila 3, astelehena

Itsas txakur, itsas hegazti eta abar Getaria aldean


Negu hontan Itsas txakur ugariren bixita izan degu euskal kostaldean eta horietako bi lehengo ostegunean Getariako kaia barruan zebiltzan arrantzan
                                                       Koldo Lizundiaren argazkiak

Bestalde, pasa den larunbat hontan hilero egiten degun itsas hegazti eta zetazeoen errolda (RAM) tokatzen zelarik, behekaldean duzue egin genuen behaketen zerrenda. Aipagarriena, Zanga multzo bat Izurde talde batekin elkarlanean arrantzan ikusteko modua izan zela eta aurtengo Martin edo pottorroen kopuruak gorantz egin duela, kontuan izan azken 3 bat urteetan ez genuela apenaz Martinik ikusten eta benetan kezkatzen hasiak ginen.

2014ko otsailak 1ean Getariatik egindako errolda (RAM)
Periodo de conteo; 9;00 - 12;00
Sw  con lluvia a ratos
Observadores; Lukas Arbeloa, Aitziber Sarobe, Juantxo Unzueta, Joseba, Aitzol Kortajarena, Aitor Leiza

OEOE
Paiño sp.1
Arao común25
Alcatraz atlántico5069Alca común18
Cormoran grande1
Alcarao21
Págalo grande7
Delfín no identificado10
Gaviota cabecinegra
28

Total: 230 Individuos, 9 Especies, 3:00 horas

Egun hauetan Getariako kaian Marttin eta Pottorroei ateratako argazki batzuk
Pottorroak (Alca torda)
 Martina (Uria aalge)
 Martina (Uria aalge)

Izurdeak itsasotikan arraina itsas azalera igoaz eta Zangak goitikan hegan direla, bi espezie hauek elkar ederki konpontzen dira arrain arrantzan, larunbatean ikusitako irudietako bat horrelakoa izan zen.

Zanga (Morus basanus) helduak, Asier Aldalurren argazkia

 Zangak (Morus basanus) hegan eta  izurdea itsasoan bizkarra atereaz. Asier Aldalurren argazkia

              Zanga (Morus basanus) hegan eta  izurdeak itsasoan saltoka. Asier Aldalurren argazkia

               Zangak (Morus basanus) hegan eta izurdeak itsasoan saltoka. Asier Aldalurren argazkia

   Zanga (Morus basanus) talde bat. Asier Aldalurren argazkia