2014(e)ko martxoaren 21(a), ostirala

ZARUZKO XVI ASTRONOMIA ASTEA


Aurtengoan ere martxan jarri dugu ASTRONOMIA ASTEA. Behekaldeko egitarauan ikusiko duzu bezala astea bete-betea dator, beraz animatu eta azaltzeko gonbidapena egiña dago.
                            Jalgi hadi mundura! barkatu, unibertsora!!!!!


Apirilak 1eko hitzaldirako hitzaurrea
Si bien el hombre aún no ha llegado al planeta rojo, más allá de haber enviado sondas al planeta, la idea de  establecer colonias humanas fuera de la Tierra es algo que alguna que otra vez ha pasado por la mente de los científicos y ya se realizan pruebas pensando en este tipo de misiones. Sin embargo, la exploración espacial está dejando de ser algo estrictamente científico y se está abriendo la puerta al capital privado y entre todas las ideas que están surgiendo, hay una que pretende asentar una colonia humana en Marte en el año 2023: Mars One¿Realidad o estafa a nivel global?

Apirilak 3ko hitzaldirako hitzaurrea
Big Bang Theory
Gure Unibertsoaren sorreraren buruzko eredu fisikoa ( Big Bang Theory ), gustiz onartuta dago zientzi mailan.
Azkenengo hogei urtetako aurkikuntzak kontutan hartuz gero, ailegatu al da garaia eredu hau berrikusteko?



Apirilak 4ko hitzaldirako hitzaurrea
Gure atmosferak irudi paregabeak zein beldurgarriak eskaintzen dizkigu; aurora ederrak eta urakan suntsitzaileak. Baina ba al da halako fenomeno atmosferikorik beste planetetan, edo Lurra kasu berezia da? Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldean galdera horien erantzunak bilatzen ditugu Lurretik eginiko behaketak eta espazio-ontzi ezberdinen irudiak ikertuz. Saturnoko ekaitz elektrikoak, Jupiterren zikloi  eta antizikloiak, edota Artizarreko   zurrunbilo polarrak dira gure eguneroko ogi.


Durangoko astronomia ikasgelakoen eskutik: Sestaoko institutoko ikasleek egindako eguzki erlojoak
erakusgai jarrito ditu Esteban Estebanek eta azalpenak emanten ere bera egongo da.
Informazio gehio hemen

Eguzki behaketa berriz Ilatargikoen (Deba garaiko astronomia taldea) laguntzakin izango da.


Informazio gehio hemen





2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

IÑURRITZA GARBITZERA AUZOLANEAN

Larunbat honetan, martxoak 22, Iñurritzako Kaskazuri ondoko biotopoko sarreran goizeko 9tan elkartu ondoren, Arkamurka Natur Elkartekook antolatuta, Iñurritzako biotopoan zehar bolondres ekitaldi bat egiteko asmoa dugu. Leku horrekin, Arkamurkak aspalditik ditu lotura sendoak: Ondare natural aldetik zuen garrantzia aldarrikatzen lehenetarikoa izan zen (inguru hori zabortegi hutsa zela uste genuen zarauztar gehienon harridurarako), harentzako babes status bat eskatzen, lehenengo Plan Bereziaren zirriborrorako ekarpenak proposatzen, bertako landaretzari buruzko liburuxka argitaratuz, hegazti desberdinek lekuaz egiten duten erabilera jarraituz, hainbat urtez zuhaitz eguna antolatuz, burutu diren ekimen desegokiekiko desadostasuna adieraziz.....Iñurritzako eremua eta herritarren arteko lotura indartzeko asmoz antolatu dugu ekimen hau, pentsatzen dugulako administrazioari dagokion kudeaketaz gain herritarren bultzada komenigarria dela, lortzen diren helburu konkretuez gain, lekuarekin  bere burua inplikatuta ikusten duen giza-sare bat eratzea ez delako nolanahiko kontua.
 
Larunbat horretan honako ekintza hau burutzeko asmoa dugu:
  • Herritarren lotsarako, itsasora eta ibaietara bota ondoren mareak bertaratzen duen plastikozko zein bestelako zaborrak jasotzea da helburua, zeregin horretarako laneko arropaz gain katiuskak (Hal den luzeenak, badeadoreak badituzue hobe) eta gomazko eskularruak ere ekartzea gomendatzen da.
 
Lan hauek egin ahal izateko, horietako batzuk jendeari pasara debekatuta dagoen eremuetan, Foru Aldundiaren baimena eskuratu dugu. Gauzak ondo, aurrerantzean ere lan hauei jarraipena emateko asmoa dugu.
 



Ingurumena azpitaldea / Klikatu hemen

2014(e)ko martxoaren 8(a), larunbata

Hitzaldia, 2014ko olatuak eta Zarautz

              Martxoaren 11n hitzaldi  bat emango digu Irati Epeldek iluntzeko 20,45 tan Arkamurkaren lokalean
                       oraintxe pasa diren olatu eta ekaitzak izango ditu hizpide                    
Olatuei dagokionez, energia handiarekin hasi da 2014a Kantauri Itsasoan. Aurten, behin baino gehiagotan izan dugu olatu handiak eta beraiek sorturiko kalteak ikusteko aukera. Gertaera hauek nola aurre-ikusi eta jarraitzen diren kontatzeaz gain, bereziki Zarauzko dunetan izan duen eragina aztertu eta beraien egoera zein den azalduko da.
Maider Amilibiaren argazkia

EKOLOGISTAK

Hiru dira artikulu hau idaztera bultzatu nauten arrazoiak, gure gizartean ekologista bezala agertzea gutxietsita dagoela iritzita.
Aurreko astean EITB Sat kanalean Iberdrola enpresak Euskal Herriko kostalderako diseinatu zuen plan energetikoari buruzko programa ikusi nuen. Kontua zaharra da, Lemoizen zentral nuklearra eraiki bazen ere, gizarteak martxan jartzea eragotzi zuen, eta zorionez, Ea-Ispaster eta Itziarrerako pentsatutako zentralak ez zituzten eraiki.

 Garai hartan Xabier Arzallus-ek esandako hitzak gaurdaino iritsi dira: ” si se cierra Lemoiz, comeremos berzas y nos alumbraremos con velas”. Fukushimako hondamendia, eta negu honetan euskal kostaldean bizitako enbatak ikusi eta gero, ez dakit gizon haren (eta bere pentsamenduarekin bat egiten dutenen) burutik zer pasa den, ezer pasa bada. Kontuak kontu, ekologisten garaipenaren ikur den borroka hura hartu nahi dut hizpide. Zenbaiti entzun izan diot Euskal Herriko mugimendu ekologistak lortu duen garaipen bakarra izan dela hura. Ondoren etorri diren borroka guztietan, eta asko izan dira, azpi-egitura handiak/erraldoiak (abiadura handiko errepideak, AHTerrepideak, kirol-portuak, …), enegia- eta industria-plan suntsitzaile eta antidemokratikoak, garapen jasangarriaren kontrako hirigintza eta lurzoruaren erabilera arautzeko legeak, tokian tokiko garapenaren kontrako araudi eta planteamenduak (azalera handiko supermerkatuak, kontsumoaren, energiaren eta hondakinen kudeaketa-plan intentsiboak …), ekologistak galtzaileak izan garenaren sentsazioa oso hedatuta dago. Nire tristurarako, herri honetako borroka ekologista bakarra armekin irabazi dela entzutera iritsi naiz, odola isurita. Uste dut horrek guztiak herri honetako mugimendu ekologistarekiko ikuspegian eragina izan duela, borroka hori ezkortasunetik eta erresistentziatik ikusi araziz.
Eguzkiola. Larreak, pinudiak eta iratzeak

Bigarren arrazoia Gizpuzkoako EHNE, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak eman dit. Aurreko hilabetean bere bazkideei bidalitako gutun batean hauxe diote hitzez hitz: … “ Foru Aldundiak (Gipuzkoakoak) sortu duen baso kontseiluan baserritarren defentsa irmoa burutu beharrean izaten gara, “terrateniente” edota “natur suntsitzaile” garela dioten posizioak gogorrak bezain erasokorrak baitira, batez ere basoa lantzen ez dutenen aldetik (azken horrek kontraesana badirudi ere)”. Baso kontseilu horretan natur talde eta talde ekologistak ordezkatzen ditugunotaz ari dira. Gaur egun zaila da EHNEk zer eta zein ordezkatzen duen jakitea, baina, Gipuzkoako EHNEko arduradunek sinatu dute gutuna, eta haien ikuspegia islatzen duenik ezin ukatu. Baserritar guztiak ez dira baso jabeak, baso-jabe handietatik oso gutxi diren bezala baserritarrak. Hori da lehendabizi argitu behar den aspektua, eta ikuspegi horretatik, ez baserritarrak, baizik baso-jabeak dira “terrateniente” izaera hartzen dutenak. EHNEk oso ondo daki pinudi pribatuen azalera handienaren jabea Kutxa dela, beraz, ez du balio demagogia merke hori egiteak, ez baita inorentzat mesedegarri. Bestalde, Gipuzkoako landa eremu osoko basoak (publiko zein pribatuak), diru publikoaren kudeatzen dira, eta ez dira gaueko ahuntzaren eztula basozaleen elkartetik (GEBE) batzuek eta besteek jasotzen dituzten diru-laguntzak. Hurrengo adiera “natur suntsitzaile” horri dagokio. Ez dugu disimulatzen Gipuzkoako basoen kudeaketak eragiten digun samina. Pinu sailen kudeaketa intentsiboak lurzoruaren etengabeko galera eta pobretzea eragiteaz gain, bioaniztasuna kaltetzen du. Baserritarrak, eta baso zaleak, natura ustiatzetik bizi dira. Baina hori ez da gure kezka, ustiapen-eredua da salatzen duguna. Baserritarrak eta baso-zaleak arrantzaleak bezain beharrezkoak ditugu. Euren lanak baldintzatuko du hainbatek norabide bezala ulertzen dugun elikadura subirautzaren planteamendua. Inork argi izatekotan, ekologistok daukagu argi tokian tokiko garapena sustatu behar dela. Garapen sostengarriaren ikuspegiaren baitan, natur kontserbazioa eta natur balioen ustiapena gizartearen beharren arabera orekatu beharreko jarduerak direla dioten diskurtsoak oso hedatuak daude politikarien ahotan, baina kopla hutsa dira euren jardunari begira, eta horregatik agertzen gara plaza publikora ozen. Bestelako planteamendu eta bideetatik, hondamendira doa lehen sektorea, eta prisma honetatik begiratu beharko gintuzkete nekazarien ordezkariek. Kontrakoa uste badute ere, gu gara euren aliaturik onenak.
Hirugarren eta azken arrazoia gure artean aurkitu dut. Azken legealdi honetan Gipuzkoako 16 natur talde eta talde ekologistak elkarrekin koordinatu gara  Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzaren politika norabidez aldatzeko ahaleginean. Testuinguru horretan, eta adostu ditugun hainbat idatzitan, ekologista eta natur kontserbazionista bezala aurkeztu dugu gure burua. Baina, gure artean, bada izendapen horiek ez direla lagungarri pentsatzen duenik. Horien ordez naturzale eta naturaren babeserako ekintzaile bezala aurkeztu beharko genukeela pentsatzen dute, eta ezin ukatu atentzioa ematen didanik ikuspegi honek.
Naturazaleak, naturaren babeserako ekintzaileak, ekologistak eta kontserbazionistak. Hori guztia gara, eta ematen dugun itxura ematen dugula ere, bakarra da gure helburua: publikoa den ondare naturala kontserbatzea, alegia, balio naturalak zentzuz eta modu jasangarrian ustiatzeko aldarrikapena egitea; beti ere, bioaniztasunaren kontserbazioa helburu izanda. Hori guztia gure herriko garapen sozio-ekonomikoak baldintzatuko du, eta horregatik ari gara garapen sostengarriaren baitan gizarteari, eta haren ordezkari beharko luketen politikariei, horren aldeko konpromisoa eskatzen: Diskurtso hutsalak alboratu, eta  behingoz lanean jar daitezen etorkizunera begira. Oraingoan, beste behin, itsasoa izan baita erakutsi diguna ekologismoa ez dela aukera, baldintza baizik, hainbeste aipatzen duten garapen sostengarri horren paradigman.

Aitziber Sarobe 

2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

Azken ekaitz bortitzek itsas hegaztietan izan duen eragina aztertzen

Aurtengo negua benetan latza izaten ari da Alcidae familiako hegaztientzat. Besteak beste Frantziako kostaldean 21.000 Alcidae inguru aurkitu dituzte hilik eta gure inguruko hondartzetan ere asko ari gera aurkitzen, begira hemen eta hemen. Egoera hau ikusirik Kantauri ixuri aldeko ornitologo elkarte ugari elkarren artean koordinatu egin gera gure inguruko kostaldea hobeto arakatu eta egoeraren datu zehatzagoak edukitzeko. 


  Alde batetikan ICAO metodologia jarraituz Arkamurkakoak Zarautz eta Getariako bi hondartzak aldenik alden arakatu ditugu , bertan hildako edo ahuldutako itsas hegazti berririk aurkitzen genituen ikusteko. Oraingo hontan Zarauzko hondartzan beste 2 Martin (Uria aalge) aurkitu genituen hilik eta Getariako hondartzatan bat bera ere ez. Gipuzkoa osoko hondartzen emaitzak batuta hauek dira emaitzak. 19 Martin (Uria aalge)2 Lanperna muxu (Fratercula arctica) eta Zanga (Morus bassanus) ale1. 
Behekaldeko argazki hau orain dela hilabete inguru atera nuen Iñurritzako dunen kostaldeko lerro aurrean.

Euskal herri osoko emaitzak hauek dituzue
ICAO 1 y 2 de Marzo de 2014


BIZKAIACoordinador: Gorka Ocio gorkaocio@verballenas.com
CONVOCATORIA: GIAM EUSKADI
MUNICIPIOPLAYAMts.ESPECIEMUERTOSVIVOS

1 Marz2 Marz1 Marz2 Marz
BIZKAIA:
MuskizKobaron20Arao común10


ORGANIZACIONES: SEO-Betsaide, S.O Lanius.
Muskiz/ZierbenaPlaya de la Arena966Arao común411 Arao0
PARTICIPANTES:
ZierbenaAstrón150
00


Gorka Ocio, Imanol Gómez, Yolanda Ozaeta, Leire Juez e Imanol, Ana Mar, J.Javier, Fernando de Vitoria e hijos (Iker y Aritz), Gari Bilbao, Raquel Colomo, Andoni Bilbao y familia, Jon Hidalgo, Eduardo de La Parte y Patricia, Mario Castaños y Oier Castaño
GetxoEreaga882Arao común120


Arrigunaga628
00


GetxoAskorri844
02


SopelanaSalvaje752
00


Sopelana826Arao y G. patiamarilla1 y 101 Arao0

BarrikaMeñakoz400
00


GIPUZKOA
Muriola400
00


ORGANIZACIONES: Itsas Enara, SEO-Donosti y Arkamurka
Barrika600Arao común60


PARTICIPANTES:
PlentziaPlentzia356Arao común20


Máximo Manso, Hector González, Héctor Xabier González, Cayetano Kortajrena, Santos Carretero, Asier Aldalur, Aitziber Sarobe, Aitor Leiza, Joseba Amenabar, Maite Eizaguirre, Oscar Arana, Alfredo Valiente, Xabier Saralegi, Joseba Mancisidor, Rafael Saiz, Juantxo Unzueta, Pedro Izkeada, Ivonne Iglesias, Ramón Elosegui, Zuriñe Elosegi, Yulia Borrego, Laida Rodriguez, Gorka Alcantarilla, Jesús Mª Alcantarilla, Xabier Garate. Jose Luis G. Quintas.
GorlizGorliz842
00


ArmintzaArmintza250
00


BakioBakio982Arao común11001 Arao
IbarrangeluLaga574
00


Laida812
00


IspasterOgeia175
00


LekeitioIsuntza250
00


MendexaKarraspio462
00


Señoooreees estoooy muuuy orgulloso de todos ustedes.
OndarroaArrigorri150
00














TOTAL EJS. MUERTOS:37 Araos y 1 Gaviota patiamarilla por anzuelo


TOTAL EJS. VIVOS: 3 Araos comunes
OBSERVACIONES:









Importante indicar que las playas bizkaitarras son limpiadas a diario, menos los domingos. Calas y Patxas no se limpian. En Gipuzkoa se limpian algunas de ellas por lo menos una vez a la semana. El domingo la incidencia de orilladas es muy bajo al carecer el factor viento. Las calmas no favorecen la arribada de aves a las playas. De ahí que salgan muchos números negativos. Las playas que aparecen las casillas de aves muertas en blanco es que no se han prospectado. OTROS DATOS de aves recogidas en Bizkaia fuera de estas fechas: 24 febrero: 2 Araos vivos y 4 muertos en la Playa de La Arena (Muskiz), 1 Arao vivo en Gorliz, 25 de Febrero: 12 Araos muertos en Sopelana y 1 Arao muerto en Muskiz. 27 de Febrero: 1 Arao vivo en Muskiz y 40 Araos muertos en la Playa de Ereaga (Getxo). Pienso que la mayoría fueron muertes por ahogamiento en tresmallos. 3 de Marzo: 4 Araos muertos en Muskiz, 1 Arao muerto en Ereaga, cero en Sopelana y 4 Araos muertos en Gorliz.
GIPUZKOACoordinador: Máximo Manso maxim4@hotmail.es
MUNICIPIOPLAYAMts.ESPECIEMUERTOSVIVOS
1 Marz2 Marz1 Marz2 Marz
OrioAntilla220

0


Uribarzar200

0


GetariaMalkorbe420

0


Gaztetape210

0


ZumaiaItzurun270Arao común01


Santiago350

0


DonostiaLa Concha1350
00


Ondarreta600Arao común01


Zurriola800Arao común121


DebaSantiago400

0


ZarautzZarautz2500Arao común12


MutrikuOndarbeltz120

0


Playa Puerto180

0


Saturraran300

0


HondarribiaHondarribia700
00


Frailes Y Molino230

0


Ondarroa (Bizkaia)Arrigorri180

0


HendayaHendaya2800

0


ZumaiaElorrixa1590Frailecillo y Alcatraz02 y 1




TOTAL:20 Araos, 2 Frailecillos y 1 Alcatraz (todos muertos)






Pasa berri den aste buruan hilero izaten degun RAM aprobetxatu genuen, itsasotikan behatzen genituen Alcidoa k ere zenbatzeko eta beste hegazti askoren artean Trektellen ikus ditzazkezue goiz hortan behatu genituen itsas hegaztien emaitzak.

Beheko marrazkian ikusi leike guk Getariatik behatu genuen itsas eremua


Itsas enara ornitologi taldearen  blog hontan sartuta, jorratzen ari geran gai hontan askoz gehiago sakontzeko modua izango zenuke. Lan bikaina benetan Itsas enarako lagunek argitaratu dutena.