2014(e)ko apirila 30, asteazkena

Hontz ertain (Asio otus) kume bat zaurituta Urrakin

Arkamurkako kide den Aitzol Kortajarenaren laguna den Borja Eizagirrek Urraki gainean (Bidani eta Azpeiti artean) zaurituta aurkitu duen Hontz ertain (Asio otus) baten argazkiak bidali dizkigu. Hontz ertaina Strigidae familiako hegazti harraparia da, sasi migratzailea da, negua hegoaldera jotzen badu ere ez da urrunera joaten. Europa, Asia eta Ipar Ameriketako basoetan bizi da eta nola ez Euskal herrikoetan ere bai. Azken 3 bat urtean eta beti ere neguan, Zarautzen ere izan dira hegazti harrapari honen zita batzuk. Zita baieztatze aldera harraparietan aditua den Iñigo Zuberogoitiaren laguntza izan degu.

 Hontz ertain (Asio otus) kumea. Borja Eizagirreren argazkia
Hontz ertain (Asio otus) kumea. Borja Eizagirreren argazkia.



2014(e)ko apirila 24, osteguna

HITZALDIA; TUNIDOAK NONDIK NORA

Hilero Arkamurkan ematen ditugun hitzaldiei jarraipena emanez hil hontan Tunidoak nondik nora izenburupean Ilario Murua Zarauztarraren txanda izango da. Hitzaldia beti bezala Arkamurkak Santa Marina 1 eko bigarren solairuan duen lokalean izango da. Asteartea, apirilaren 29an, gaueko 9retan.


2014(e)ko apirila 20, igandea

Natur kontserbazioa Gipuzkoan (II

Artikulu hartan jakinarazten zen, nola Gipuzkoako natur baliabideak eta ondare naturala kudeatzearen ardura duen Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzako izendapenari zantzu txarrak hartzen genizkion. Julian Unanue Bereciartua zuzendari nagusia urtebete beranduago kargutik kendu dute, aitortu duenez, bere borondatearen kontra.

Horrek hautsak harrotu ditu egurzale, egurraren industriako ordezkariak eta nekazari sindikatuak kargu-aldatze horren aurka mintzatu baitira. HAZI fundaziotik ere entzun dugu egungo basoen kudeaketa-eredua defendatzen duen ahotsik, azken urteotan pinu-egurraren prezioaren beherakadak zer pentsatua eragin beharko balu ere.

Horiek dira erabiltzen dituzten argudio nagusiak: (1) Gipuzkoako basoen osasun egoera ona dela, (2) Gipuzkoako koniferoen eta hostozabalen proportzioa Euskadiko orekatuena dela, eta koniferoak azalera galdu dutela azken 40 urteetan, (3) baso jabeen artean milaka direla azalera txikien jabeak, gehienak baserritarrak, eta (4) egur ekoizpenaren eredua natur kontserbazioarekin bateragarria dela, iraunkortasunaren oinarriak diren funtzio soziala, ekonomikoa eta biologikoa orekatuz. Beldur dira Foru Aldundiko kargu aldaketa honek ez ote duen kudeaketa-eredu biozentrista eragingo (?).

Basoen osasun egoera ona dela diote, baina 2013an argitaratutakoCuarto Inventario Forestal Nacional — Euskadi txostenak zehazki dioena hauxe da: ikuspegi fitosanitariotik gutxi gorabehera zuhaitzen %59 dela osasunez ongi dagoena, eta, aurreko inbentarioko datuekin alderatuta, kaltetutako aleen batez bestekoa %36tik 41era emendatu dela; noski, kalkulu horietan ez dira aintzat hartzen bestelako ingurumen adierazleak —lurraren emankortasuna, espezieen banaketa, espezie arrotzen presentzia…—.

Gipuzkoako koniferoen eta hostozabalen proportzioa Euskadiko orekatuena dela diote koniferoek %55 osatzen dutelako; aldiz, Bizkaian %63 eta Araban, %28.

Baina, nola ulertzen da oreka hori berezko basoa hostozabalena beharko lukeenean? Koniferoen berezko zuhaitz-estaldura arbuiagarria litzateke Gipuzkoan, eta, aldiz, % 55 okupatzen dute. Oreka? Egia da, bederen gutxitzen ari direla, pinu-egurraren balioa gutxitzen ari denarekin batera...

Dena dela, azpimarragarria eta aipatzekoa da ez dela hainbeste koniferoen, eta batez ere, pinudien estaldura-azalera. Baizik, pinudiak ustiatzeko modua. Ustiapen metodo industriala baliatzen dute pinua ateratzeko, makineria astunarekin eta matarrasak eginez, eta horren eraginak dira benetan mendia eta basoa kaltetzen dutenak.

Faltsua eta mingarria den beste argudioa baso-jabeena da. Behin eta berriro esaten dute gehienak baso-azalera txikien jabe diren baserritarrak direla. Baina esaten ez dutena da horiek guztiak pinu azaleraren herenaren jabe baino ez direla (1999ko EAEko landaketa komertzialak dituzten EAEko nekazal ustiapenen datuak). Alegia, baso-jabeen %75 baso-azalera txikiak dituzten baserritarrek osatzen dute, baina denen artean pinudi-azaleraren herena baino ez dute. Beste bi herenen jabeak Kutxa, toki-administrazioak, enpresa handiak, jauntxoak eta kaletarrak dira. Merkea da, gero, demagogia egitea baserritarren eta arrantzaleen kontura!

Azkenik, iraunkortasunaren kontua aipatu nahi nuke. Interes ekonomikoa, soziala eta biologikoa uztartzen dituztela eta, kudeaketa iraunkorra egiten dutela defendatzen dute. Lehenik eta behin, interes soziala eta ekonomikoa, zein biologikoa, nola neurtu dituzten galdetu beharko genuke. Hurbilpenerako baliagarria izan daitekeen adierazlea Zuzendaritza horretatik bideratzen diren aurrekontuak dira. Askotan salatu dugun bezala, Mendiak eta Naturaren Zaintza zuzendaritzako aurrekontuetan ez dira bereizten natur kontserbaziorako eta ustiapenerako bideratzen diren diru-sailak. Basoen kudeaketaren izenean diru publikoaz ireki dira pistak mendian, airez fumigatu dira basoak, eta pinu-landaketa berriak —baita soro eta zelaiak pinudiak bihurtzeko— ordaindu dira berdin jabego pribatukoak zein publikokoak. Gainera, Baso zaleen Elkarteak (GEBE) zuzenean (modu nominalean) milioiak kobratu izan ditu, bere jardunaren berri jendarteratu egin gabe, guk dakigula. Hona hemen, egungo egoera ez aldatzeko tematzearen arrazoi nagusia. Pinu-egurraren negozioa gainbeheran dago aspaldidanik, eta hala ere, bere horretan eusten saiatzen dira. Gainera, administrazioak jabe pribatuei konpetentzia egiten die negozio honetan, bere jabegoko egur-landaketetan ere etekin ekonomikoa lehenesten baitu. Hori guztia berraztertuko dutela agindu dute Foru Aldundiko arduradunek, ikusteko gaude.

Gipuzkoako natur talde eta talde ekologistek benetako garapen iraunkorraren aldeko apustua egiteko oinarriak ezartzen saiatu dira. Ahalegin horretan, gehiengoarentzat oso ezezaguna den arlo hau ikusaraztea lortu dugu, baina eskatzen genituen aldaketak ez.

Hauek ziren eta dira aldarrikapen nagusienak: a) natur balioen ustiapena eta kontserbazioa aurrekontutan bereiztea, kontserbazioa lehenetsiz, eta b) politika publikoen planifikazioan eragile guztien parte-hartzea bermatzea.

Naturazaleok egin dugu gure lana, eta aldaketaren bidean laguntzeko prest gaude oraindik ere. Ezin zaigu gehiago eskatu.

Aitziber Sarobe Egiguren

2014(e)ko apirila 9, asteazkena

Zarauzko 2014 ko astronomi asteko irudi batzuk

2014ko astronomia asteko irudi batzuk dituzue behekaldean. Orohar aste borobila irten da, hitzaldietara publiko asko etorri da eta Munoa plazan egin den behaketen emaitza ere ederra izan da.
 Eguzkiarenak hasiera ez bazuen izan  nahi bezalakoa bukaera behintzat borobila izan zuen, hainbat orban ikusi ziren, eta fulburazioak ere bai.
 Esteban maixu haundiak eguzki erlojua tarteko lehenengo eguna izan balitz bezela gogo biziz eman zituen esplikazioak 
 Gauean berriz jupiteren satelite galilearrak, ilargiaren edertasuna, konstelazioak eta iss estazio espaziala pasatzen ikustea benetan afizioa sortzeko moduko gaua izan zen. Eta nola ez
bertara inguratu zen jendearen jarrera, errespetozkoa eta ikasteko gogoarekin  benetan eredugarria 












2014(e)ko apirila 6, igandea

GIPUZKOAKO MUGIMENDU EKOLOGISTAK ALDUNDIAREN AURRERAPAUSUA ONGI BALORATZEN DU, ETA IZEN-ALDAKETATIK HARATAGO, NATUR KONTSERBAZIORAKO POLITIKETAN DITUEN ESKUMENAK GARATZEN HASTEA ESKATZEN DIO

Prentsaurreko honen helburua Gipuzkoako 16 natur talde eta erakunde ekologistok Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzarekin, eta zehatzago esanda, natur kontserbazioari eta bioaniztasunari lotutako gaiekin, legegintzaldi honetan izan dugun harremanaren balorazioa egitea da. Bide batez, Berrikuntza, Landa-Garapena eta Turismo Sailean berriki egon den kargu aldaketa baloratzea ere.
Bilduk Foru Aldundiko agintaritza aldaketaren izenean hartu zuela ikusita, Gipuzkoako mugimendu ekologistak elkarlanean aritzeko apustua egin zuen. Hamasei natur talde elkartu eta lanean hasi ginen Foru Aldundiaren arlo honetako Zuzendaritzaren kudeaketa beste norabide batean jartzeko.
Hasieratik izan da bidea aldapatsua. Batetik, Sailen banaketa egiterakoan ingurumena bioaniztasuna eta natur kontserbaziotik bereizi zen, azken hau jarduera ekonomiko gisa planteatuz; bestetik, karguen izendapenak ikustearekin batera adierazi genuen zailtasunak aurreikusten genituela aldaketarako. Hain zuzen, egurgintzako interes pribatu jakinek bioaniztasunaren zaintzarekiko lehentasuna izaten jarrai zezaketelakoan. Hala ere, aurrera egin genuen, eta azken urte hauetan Gipuzkoako Foru Aldundian inoiz diseinatu eta garatu ez den natur kontserbazioaren aldeko plangintza egiteko oinarriak ezartzen saiatu gara.
Proposamen  ideologiko  eta  tekniko  serioak,  gaitasuna  eta elkarrizketarako borondatea badituela erakutsi dugu. Ondare naturalaren kontserbazioa, defentsa eta berreskurapena ahalbidetuko duen kudeaketa-eredua ezartzeko bost txosten aurkeztu ditugu, eta dozena inguru bilera egin ditugu gure ikuspegiaren beharra eta zilegitasuna erakusteko. Bi dira ozen egin ditugun aldarrikapenak: (1) naturaren kontserbazioa eta ustiapena argi bereiztea aurrekontuetan, naturaren  kontserbazioa  helburu estrategiko nagusia bilakatuz, eta (2) natur ondarearen ustiapenaren plangintzan eragile sozialen (naturazaleak eta naturaren babeserako ekintzaileak) eta Udalen  hitza aintzat hartzea.

EGUR-LOBBYen ERAGINA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak, nagusiki, bi lobbyen interesei erantzuten die, gure iritziz: (1) egurraren negozioan interesak dituzten baso-jabeen elkarteari (GEBE), eta (2) ehiza-federazioari. Baso zaleek eta ehiztariek beti izan dituzte ateak irekita Gipuzkoako Foru Aldundian, eta eurak baldintzatu dituzte sail honen norabidea, aurrekontua eta politika publikoak. Arlo horretan interes zuzena duten taldeak izanda, ulertzekoa da euren ikuspuntua kontuan hartzea. Baina, ezin da ahaztu guztiona den ondare naturala dela, biek ala biek, ustiatzen dutena, eta sail horrek kudeatu beharko lukeena: ibaiak,  ura,  lurzorua,  kalitatezko  paisaiak, basa  fauna  eta  flora,  basoak,  larreak,  beste  habitat  naturalak,  prozesu ekologikoak … eta  horretarako aurrekontu  publikoak. Hori da Aldundiko arduradunei adierazten dieguna: guztiona den eta lehentasunez babestu beharko litzatekeen ondare naturala eta baliabide ekonomiko publikoak, gutxi batzuen interes pribatuen menpe jarri dituela. Lobby horien kudeaketa-eredua ez baita jasangarria, ez behintzat naturazaleon ikuspegitik.

BASO-KONTSEILU BERRIAN NATUR TALDEAK KANPORATUTA
Baso zaleekin zuzena zen lehendik ere harremana, eta orain Baso Kontseilua sortu da baso zaleen elkartearen (GEBE), nekazal sindikatuen (EHNE, ENBA, zeinak lurjabe diren heinean, ezin dugun ahaztu ustiatzaileak direla) eta egurraren eraldaketa enpresen ordezkariekin. Natur taldeak ere partaide gara, baina azken bileran kanporatuak izan ginen. Aipatzekoa da sailean bertan lanean ari diren teknikariek, eta Mendi Ingeniaritza Eskolaren izenean kontseilu honetara aurkeztu diren agiriek arlo honetan egiten den kudeaketa nola justifikatzen duten. Baso-politika intentsiboaren ardatza den pinuaren gainbehera, eta horri lotutako negozioa, ezbaian egonda ere, status quo hau, gure ustez lotsagarria dena, defendatu eta diru publikoa orain arte bezala banatzearen alde egiten ari diren lana harrigarria da, zinez, gure iritzian. Baina ulergarria, euren negozio pribatuak bide honetatik baino ez direla errentagarriak ulertzen bada. 
Basogintza-sektoreko elkarteek lantzen duten baso ustiapenaren eredua ez da jasangarria. Mendian irekitako ehunka kilometro pista, matarrasek eragiten duten higadura, espezie arrotzen monokultiboen landaketak mendiak basamortu ekologiko bihurtzeak … ez du zerikusirik naturaren kontserbazioarekin edo bioaniztasuna hobetzearekin. Eta ingurumena kaltetzen duten interes pribatu horiek guztiak, diru publikoz lagunduta daude, naturaren kontserbaziorako diru-laguntzen bitartez. Horrela uler daiteke sektoreko interesatuek egungo egoera aldatzeko adierazten duten beldurra, ustiapen hauek errentagarriak izateko diru-laguntza publikoen premia baitute.

EHIZTARIAK KONTSERBAZIOAREN KONTURA
Ehiztariak, lotura zuzena izan dute beti sail honetako arduradunekin. Ehiza-federazioari eta baso-jabeen elkarteari milioika euro eman zaizkie, horrela, diru publikoa jarduera pribatuetarako desbideratzen delarik diru-laguntza nominatiboen bidez. Aitzakietako bat, nekazaritzan kalteak eragiten dituzten piztiak kontrolatzea ei da, baina hala balitz, diru-laguntza horiek nekazaritza sailetik bideratzea litzateke zentzuzkoena, gure ustez. Ehizaren inguruko kudeaketa naturazaleon bizkar (kontserbaziorako aurrekontuetatik) egin da.

PARTEHARTZE PUBLIKOA BERMATZEA: BIOANIZTASUNAREN MAHAIA OSATZEAREN ESKAERA
Mendietako Zuzendaritzako parte-hartze publikoaren eredua (egurra, ehiza) lobbyen mesedetara eraikita eta egokituta dago: interes korporatibistak dituzten gutxi batzuek erabakitzen dute  gipuzkoarren dirua nola kudeatu. Esan bezala, lobby horiena ez ezik naturazaleon ahotsa ere arlo honen kudeaketan aintzat hartzea izan da azken legealdi honetan egin dugun aldarrikapena. Horretarako, Bioaniztasunaren Mahaia sortzea eskatu dugu: guztion interesak ikusaraziko lituzkeen parte-hartze publikorako organo zabala egituratzea. Natur ondarea kontserbatzeko, ezinbestekoa da ustiapena eta kontserbazioa kontrajarriko dituzten begiradak eta diskurtsoak bateratzea. Bestela, natur ondarearen etengabeko galera pairatzen jarraituko dugu.
 Mahai horrek, ordea, ez luke zentzurik bertan urteko (eta urteetako) plangintzak aztertuko eta eztabaidatuko ez balira. Hau ere ametsa da gaur gaurkoz. Iaz sail horretako arduradunek plangintza baten egitasmoa aurkeztu baziguten ere, ia urtebete beranduago ez da ezertan gauzatu, eta larriagoa dena gure ustean, ez du aurrekontuetan eragin.

AGINTALDI HONEK KALE EGIN DU
Agintaldi honetan ez genuen miraririk espero, baina posible zen, eta uste dugu zilegi dela aldaketarako oinarriak ezartzea. Gure aldetik ahalegina egin dugu. Prozesu luze honetatik gauzatu dugun lorpenik handiena Gipuzkoako natur kontserbazioaren eta ekologismoaren ahotsa bateratzea izan da. Ezagutzen ditugun talde guztiak batu gara, eta guztion artean partekatzen dugun diskurtsoa harilkatu eta proposamen zehatzen bidez bideratu dugu Gipuzkoako Foru Aldundira. Ez du balio gizarte eragileen aldeko diskurtsoak egiteak, aurrean daudenean aintzat hartzen ez badira. Horrela sentitu gara, eta horrela adierazten dugu.
Urte hauetan naturaren kontserbazioak ez du ia lekurik izan Gipuzkoako Foru Aldundian, eta ondare naturalaren defentsan, zaintzan eta kontserbazioan aritu beharko luketenak naturaren ustiapena kudeatzen ari dira. Hutsa, lehen sektorearen onerako eta gizartearen onurarako balitz, baina horretarako ere ez, lehen sektoreak bizi duen gainbehera ikusita. Baina, eredu honek badu alternatibarik. Natur eremuen zaintzatik bestelako inbertsioak eta lanpostuak eragin daitezke. Ingurumen enpresetan, I+G+i-ak, turismo jasangarrian aukera berriak, natur behatokiak, azterketak, argazkilaritza-molde berriak (birdwaching taxuzko ekimenak), edota  gizartean eta hezkuntzan barneratuak dauden natur eremuekiko tailerrak (zeinak nekazaritza-eredu berriekin uztartu daitezkeen) ...
Naturaren  eta  basa  bizitzaren  kontserbazioaren arloan argi dugu legealdi honek  ez  duela  aldaketarako aukera handirik eman orain arte. Dena dela, txalotzekoa da Mendietako eta Natur Inguruneko Zuzendariaren ordezkapena. Aldaketa horren hasiera bada, ongi etorria izan bedi. Baina, argi gera dadila, mendietako zuzendari berriarena bide baten lehen pauso gisa bakarrik uler dezakegula, eta jarraian helburuetan, planifikazioan eta organigraman aldaketak etorri beharko dutela, baita egun onartutako aurrekontu urrien tamainan eta norabide-aldaketa ere.
Zehazki, eta aurrekonturik ezean eragina sinbolikoa baino izango ez bada ere, legegintzaldi hau bukatu aurretik egin daiteke: Foru Aldundiko jabegokoak diren baso-eremuetan bioaniztasuna lehenetsiko duten plangintzak egin (monokultiboak kudeatzean natur balioen kontserbazioa lehenetsiz  errendimendu ekonomikoaren gainetik eta eremu horiek bertako espezieekin birlandatuz), babestutako eremuetako plangintzak Kontserbazio Bereziko Lekuen plangintzetara doitu eta eremu horietarako aurrekontuak zehaztu, eta bukatzeko, Bioaniztasunaren mahaia sortu.

BIDELAGUNAK IZATEKO PREST
Ez dugu egindako bidea ezkortasunetik bizi nahi. Prozesu honek Gipuzkoako natur eragileak biltzeko balio izan du, eta elkartuta jarraitzeko asmoa erakutsi dugu. Gure lana da denon ondarea den natur kontserbazioko politika publikoen defentsa egitea, noski, ingurumenarekin benetan bateragarria den jarduera ekonomikoa ere sustatuz.
Hala  bada,  Gipuzkoako Foru Aldundian ondare  naturala, mendiak eta basa bizitza zaindu, kontserbatu edota  berreskuratzeko bidean lana egingo duen arduradunik izendatzen bada, jakin beza bidelagun izango gaituela edo, bestela, aurrez aurre.

Donostia, 2014ko apirilaren 5ean.

Orain arteko prozesuan parte hartu dugun, eta prentsaurreko hau sinatu dugun Gipuzkoako natur taldea eta talde ekologistak:


Eguzki
Erkaxo Azpeitiko Natur Taldea
Haritzalde,Naturzaleen elkartea
Herrio, Orioko Natur Taldea
Itsas Enara Ornitologia Elkartea Katamarrua, Zestoako Natur Taldea
Landarlan Natur Elkartea
Mutriku Natur taldea
Okil Beltzak Elgoibarko Natur Taldea Osina Natur Taldea
Ugatza Ornitologia Elkartea
Zumaiako Natur Taldea
Arkamurka Natur Elkartea
Ondarroa 12 milia
Berdeak
Ekologistak Martxan

Getariako San Antondik zetazeoak behatzen

Hilero egiten degun bezala, atzo Getariako San Anton lurmuturretik itsas hegazti eta zetazeoak behatzen eta zenbatzen ibili ginen Arkamurkako zenbait kide. Izurde eta zetazeoak lehorretik aukeran urruti xamar pasatu ziren bainan atzo gaina ikusitako egunik behin ere ez degu izan RAM en. Arrain sardak ikeragarriak ikusten ziren, lehorretik begiratuta berdela saltoka, itsasoa irakiten ariko balitza bezala ikusten zen eta beraien inguruetan izurde edo zetazeoak non nahi zituztela. Gehienak Izurde arruntak eta mularrak baziren ere beste zetazeo espezie batzuk ere bazebiltzan tartean bainan hauek zihurtasun osoz bereizteko gai izan ez ginenez zetazeo bezala jartzea onena. Bestalde gaur jakin det bi itsas biologo, hau da Xulio Valeiras eta Salvador Garcia Zarauztik mila batzuetara ikerketarako itsasontzi batean itsasoratuta daudela eta beraien bitartez baieztatu ahal izan degu ingurua heundaka eta ehundaka zetazeoz beterik dagoela.

Arkamurkako kideak itsasoari begira zetazeoak zenbatzen

Atzoko RAM eko emaitzak

Cabo San Antón - Getaria (Esp)
Sabado, 5 abril 2014   

Periodo de conteo: 9:00 - 12:00
Tipo conteo: seawatch
Tiempo: viento Sur 1, Estado de la mar muy buena.
Observadores: Juantxo Unzueta, Pello Izkeaga, Asier Aldalur, Aitzol Kortajarena, Nerea Pagaldai
OEOE
Alcatraz atlántico17-Delfín común15-
Tarro blanco10-Delfín mular34-
Alcarao4-cetacea sp155-
Cormoran grande             4
Cormoran moñudo           9 sobre el terreno
Total: 235 Individuos, 6 Especies, 3:00 horas

Negrita = observación destacable (specie poco común, rara o en número elevado)
Comentario: En el apartado de los cetáceos, solo se han anotado el total de las aletas avistadas en la superficie de la mar, los expertos dicen que por cada aleta observada en la superficie puede haber muchísimos mas debajo del agua.

Gipuzkoako kostaldean itsas hegazti batzuk kabietan sartuta daude, argazkiko hontan Ubarroi (Phalacrocorax aristotelis) mottodun bat ikusi dezakegu. Pertsona askoek Ubarroi mottoduna ubarroi haundiarekin ez du bereizten bainan aipatu behar da dagoenekoz ubarroi haundi ( Phalacrocorax carbo) gehienak joan direla kumatzera hemendik Europa ipar aldera eta orain hemen geratzen zaizkigun bakarrak Ubarroi mottodunak direla. Udaberrian hemen geratzen den hau ez da ibaietara Ubarroi haundiak bezala sartzen baizik eta kostan bakarrik ikusi dezakegu.


Kaio hanka horiak ere kabiak egiteko kolonietako beraien lekuak ederki ari dira babesten.

Behekaldean ikusiko dituzuen argazki hauek RAM ean lehorretik itsasora distantzia izugarrira ateratako argazkiak dira eta horregatik argazkiak oso txarrak dira bainan ala ere aletan diseinua ikustearren jarri ditut. Bertatik noski teleskopioen laguntzaz askoz ere hobeto ikusten genituen. Lehen bi argazkietan dagoen marra beltz horietan arrain sardak ikusten dira eta beheragokoetan zetazeoen bizkarraldeak,