2014(e)ko maiatza 31, larunbata

Zarautz eta hondar grisa

 Argazkian ikusten den bezala bi hondar motaren arteko kolorea oso ezberdina da

Olatuek gogor kolpatu dute aurtengo neguan Kantauriko itsasertza eta euskal kostan zehar hainbat izan dira sorturiko kalteak. Zarauzko kasuan, egitura ezberdinek jasan dituzte kolpe hauek eta hondartzak ere aldaketa naturalak izan ditu. Kalteak konpontzeko, Espainiako Gobernuak diru kantitate bat onartu zuen. Horrela, hainbat konponketa lan egiten hasi ziren Zarautzen ere eta konponketa-lan horien artean, Jaizkibeldik ekarritako hondarra eskaini zion Espainiako Gobernuak Zarauzko Udalari. Itsasertza Espainiako Gobernuaren eskumena bada ere, horrelako jarduera bat egin aurretik Udalari egingo duenaren berri eman behar baitio. Zarauzko kasu zehatzean, Udalaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bazuen hondar mugimendu honen notizia, Zarauzko itsasertzean Iñurritza babesturiko biotopoa dugulako.

Arkamurka Natur Elkarteak, neguan izan genituen olatu hauen nondik norakoak azaltzeko, martxoan hitzaldi bat antolatu genuen. Aurtengo neguko olatuen ezohikotasuna aztertu zen, hondartzaren funtzionamendua hobeto ulertu eta hondartzaren eta dunen egoera zein zen ikusi. Hitzaldira Udaleko hainbat ordezkari hurbildu ziren, tartean Ingurumen Zinegotzia. Bertan, argi ondorioztatu zen Zarauzko hondartza sistema itxi bat dela, hondarra ez dela galtzen eta aurtengo egoera mugimendu naturalen ondorio zela. Alegia, Zarauzko hondarzak ez zuela hondar ale bakar bat ere behar, pazientzia pixkat bakarrik.

Hondarra behar duen hondartza bat dugun kasuetan eta kanpotik hondarra ekartzea beste aukerarik ez dagoenean, elkartu nahi ditugun bi hondar hauek bateragarriak diren aztertu behar da. Bateragarriak diren edo ez erabakitzeko, hainbat dira kontutan eduki beharreko hondar-ezaugarriak; gehitu nahi dugun ondar berriaren konposizioa, forma, tamaina eta kolorea adibidez. Zarauzko hondartza berezia da duen konposizioagatik, ehuneko zati haundi bat bizidunen oskolez osaturikoa da, eta honek ez du zerikusirik bota berri duten mineral zatiz osaturiko hondar aleekin. Forma ere ezberdina dute bi hondarrek, hondar berriak forma borobilakoa baitu. Tamainari dagokionez, neurri berdineko hondar aleak badituen arren, hondar ale handiagoak eta txikiagoak ere asko ikus daitezke. Koloreari buruz ezer gutxi esateko, diferentzia begi bistakoa da.

Ezaugarri guzti hauetatik, hondarraren tamaina eta forma oso garrantzitsuak dira, ezaugarri hauek hondarraren portaera azaltzen dutelako eta hondartzak hartzen duen forma definitzen. Kalteak neurtzea oraindik oso zaila bada ere, asko dira inolako premiarik gabe arriskuan jarri diren hondartzaren ezaugarriak. Batetik, hondartzaren malda aldatu daiteke, paseatzeko hain erosoa zen gunea moldeatuz. Bestetik, hondartzak izango dituen ondar-guneak eta tontorrak formaz aldatzea ere posible da eta ikusteko dago hondartzaren hainbat erabileei nola eragingo dien (surfa, furbola eta gehiago). Gainera, ekarritako hondarraren tamaina txikiko zatiak ura “zikintzen” du eta hautsa sortzen hondar lehorrean.

Baina gehien harritzen gaituena erabakiak hartzeko modua da. Egon beharko luke honetaz guztiaz hitz egiteko, erabakiak hartzeko eta erabaki hauek herritarrei helarazteko bestelako modurik horrelako gai garrantzitsuetan. Hondartza natural bati hondar arrotza botatzea salbuespenen neurri bat da eta 100.000 metro kubiko kantitate esanguratsua da Zarautz bezelako hondartza batentzat. 100.000 metro kubikori ezin zaio baietz esan gaiaz informatu gabe, galdetu gabe, kontrastatutako iritzi teknikorik gabe. Onartezina da. Gai hauetan adituak diren zentroak ditugu eta Zarautzen Arkamurka Natur Elkartea ere badago. Arkamurkako kideoi galdetu ere ez digute egin eta gertatzen ari zenaren berri medioetatik jakin dugu.

Orain, hondartzaren egoeraren jarraipena egitea ezinbestekoa da eta horretarako behar-beharrezkoa da ahalik eta informazio gehien biltzea. Dragak egiterakoan, jarraipen txostenak egitea derrigorrezkoa da eta Zarautzera ekarri duten hondar horren ezaugarriak eta kantitateak zehaztasun osoz jakitea garrantzitsua da adituekin informazio hau kontrastatu eta hondartzan izan dezakeen eragina aurreikusteko. Udalari baimenak nola eta nork eman dituen galdetu diogu, baina oraingoz, ez dugu erantzunik jaso. Gauza bat garbi gera dadila, Zarautzek hondartza bezela zuen identitatea dago jokoan, beste Zarautz bat da orain.


Laburtuz, Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak duen jarrera honakoa da:

1.- Zarauzko hondartzak ez zuen eta ez du hondarrik behar, olatuek eramandako hondarra olatuek itzuliko dute.
2.- Ezin da horrelako hondar bolumen kantitatea (100.000 m3) kanpotik ekarri kontrastatutako iritzi teknikorik gabe, ondo neurtu behar dira ondorioak.
3.- Arkamurka Elkartea saiatuko da baimen kontuak nola izan diren jakiten.
4.- Orain, hondartzaren bilakaeraren jarraipena egin behar da eta garrantzitsua da gertatutakoaren informazio bilketa zehatza egitea.
5.- Olatuek hondarra ekartzeko prozesua bizkortu nahi bazen, Zarauzko hondarra dagoen tokitik bertatik egin behar zen draga eta ez Jaizkibeldik ekarri.

6.- Arkamurka Elkartea ez da honelako hondar mugimendu handiak egitearen aldekoa, garantia guztiekin eginda ere. Uste dugu pertsonok fenomeno naturaletara moldatzen hasteko garaia badela. 

2014(e)ko maiatza 22, osteguna

Sai arreak (Gyps fulvus) Zarautz inguruan

Azkeneko urtetan Zarautz inguruan Sai arreak(Gyps fulvus) ikustea geroz eta ohikoagoa bihurtu da, Ernio inguruan kolonia bat sortu dute eta orain dela pare bat urte itsasoaren kontra kontra dagoen Jaizkibel mendian ere bai beste bat. Ganadua larrean non nahi ikusi leike gure inguruko mendietan, hori dela eta jan faltarik ez dute behintzat eta horregatik ederki ari dira gure inguruetara egokitzen. Beste arrazoietako bat zera da, Jaizkibel, Pagoeta, Ernio, Andutz, Izarraitz bezalako mendi gainak oso baso edo zuhaitz gutxiko guneak direla, zeren behar baino ganadu gehiago egotean zuhaitzei ez die hasten ere uzten eta ondorioz larre bihurtzen dira nekografo -en  mesedetarako.

Goikaldean ikusten duzuen Sai arre honen argazkia Andoni Etxeberriak lehengo astean Pagoeta mendian ateratakoa da, ikusten dezuen bezala azterketa zientifikotarako koloredun dijito bat dauka bizkar aldean itsatsita eta bertan jartzen duen kodigoei jarraituz non eta zertarako markatua izan den jakin izan degu.
Pagoetako Sai arreei buruzko informazio zehatzagoa Arkamurkako taldekide den Andoni Ruiz etxeberriaren bloga begiratuz jarraitu dezakezue. Orain dela 4 egun ere Rafa Saiz ek ikusi zuen beste Sai arre bat hegan Zarauzko Arizbatalde kiroldegiaren gainean.

Goikaldeko argazki hau, orain dela 5 urte inguru Lumbierren Sai arrea eraztundu zutenekoa da

Behekaldean Sai arreen istorioa, orain dela 5 urte Lumbierren (Nafarroa) heldu bezala eraztundua izan bazen yadanik gutxienez 10 urte baino gehiago izango lituzke putre honek.

Este código ha sido utilizado por Gobierno de Navarra1. El responsable de marcaje es Jesús Mari Lekuona Sánchez, cuyo correo electronico es jesusmlekuona@wanadoo.es. . No obstante puedes ponerte en contacto con él usando la dirección electrónica para obtener información adicional.
Sobre el ejemplar que acabas de observar o recuperar podemos ofrecerte los siguientes datos:

Marca alar:  FXM 
Especie: Buitre leonado (Gyps fulvus)
Fecha de marcaje alar: 04/08/2010
Sexo: Desconocido
Edad: Adulta
Edad EURING: 10 Nacido antes 4º año cal. (post 4a), más de 4 años cal., ad.
Anilla metálica: 1110508
Tarso anilla metálica: Derecha
Código anilla PVC:  FXM 
Tarso anilla PVC: Izquierda
Lectura: Descendente
Lugar de anillamiento: PASAN de Lumbier
País: España/Spain
Provincia: Navarra
Localidad: Lumbier
Municipio:
Método de captura: Capturadero móvil Mod.GYPS de Màquia
Envergadura:
Coordenadas: 30T X637.200 Y4.722.700
Datum:
Peso:
Grasa:
Tarso general:
F8:
Músculo:
Descripción:
Observaciones:



2014(e)ko maiatza 20, asteartea

Marearteko irteera Zarauzko harraldera

 Aitor Leizari mila esker orkideen eta mareartekoaren irteera antolatzeagatik,
 beti bezela plazer handi bat izanda. Behekaldeko argazkian Arkamurkako taldekideekin.

 Jende asko zegoen errepide azpiko haitzetan eta une askotan gure gana ere inguratzen ziren .Oso eguraldi ona tokatu zitzaigun eta asko gozatu genuen, animalia barietate asko ikusi genituen eta denok pixka bat gehiago ikasteko balio izan zigun.


Ikusitako animalien zerrenda:

Karramarroak
1-Clibanarius erythropus (cangrejo hermitaño), 2-Pachygrapsus marmoratus (cangrejo corredor), 3-Carcinus maenas (cangrejo de mar común),4- Porcellana platycheles (Porcelana).

Izkirak
1-Palaemon elegans (quisquilla común), 2-Crangon crangon (quisquilla de arena=argazkian dagoena), 3-Athanas nitiscens, 4-Alpheus sp.,

Zirripedoak:
1- Chthamalus stellatus (balano de la rompiente) , 2-Balanus perforatus
Plantelminto eta txitxarea
1-Procerodes littoralis, 2-Nereis sp (Zarautzen= Aitzarra)

Anemona eta aktiniak:
1-Actinia fragacea (Actinia fresa), 2-Actinia equina (Tomate marino), 3-Sargantia elegans, 4-Anemonia viridis (Anemona).

Arraiak: 
1-Blennius pholis (babosa), 2-Parablennius sanguinolentus (Lagartina), 3-Pomatoschistus minutus (Gobio de arena), 4- Echiichthys vipera (hondarazpiko=argazkikoa), 5-Lepadogaster lepadogaster (Ahate lepati), 6-Gaidropsarus mediterraneus (barbada común)

Poliplakoforoak: 
1-Acanthochitona fasciculare (txitoia ileekin), 2-Lepidochitona cinerea (Ileigabeko txitoia).

Moluskoak:
1-Monodonta lineata (Maulioa=Zumaian jaten dena), 2-Gibbula umbilicalis (ez den jaten maulioa), 3-Nassarius reticulata (Margarita)
Sepia officinalis (txoko edo potxa) ale bat arrantzatu zuten gure aurrean eta arrautza multzo bat ikusi genuen.

Nudibrankioa:
1-Facelina sp. Asko zegoen eta arrautza puesta espiralean asko ikusi genituen.

Algak:
1-Placamium cartilagineus (alga gorria plano baten zegoena) , 2-Padina pavonia (Txuria abaniko itxurarekin) , 3-Lithophilum incrustans (harri gorri itxurakoa), 4- Enteromorpha sp.(alga berdea), 5-Asparagopsis armata (Australiako alga gorria)

Barkatu ez jartzea izenak euskaraz , baino denon artean jarri beharko ditugu, azalpen txiki bat jarri dut jabetzeko ze animalitaz ari garen.
Eskerrik asko etortzeagatik irteera hauetara.
Ezagutzen denean zer dagoen harri horietan, baloratzen hasiko gara itsasoaren aberastasunaz.

Berriro eskerrikaso Aitor Leiza-ri hau dena antolatzearren.


2014(e)ko maiatza 19, astelehena

MODELO PNV, SECTOR MADERERO, O PORQUÉ SON ESCASOS LOS BOSQUES EN GIPUZKOA

Desde hace un siglo, inmensas plantaciones comerciales de madera invaden gran parte del territorio rural de Euskal Herria, especialmente Bizkaia y Gipuzkoa, ocupando hábitats potenciales de nuestros maltratados bosques de roble, haya, encina o aliso, hasta hacer irreconocibles nuestras montañas y paisajes naturales.
Sin embargo, este modelo caduco de política forestal intensiva (pino insignis o de California, abetos, roble americano, alerce y castaño japoneses, eucaliptos de Oceanía, etc.) genera importantes impactos ambientales en el territorio y en el patrimonio natural común: artificialización de las montañas, pérdida de biodiversidad y desaparición de bosques, destrucción del paisaje, miles de km de pistas forestales, extinción de especies, remoción y pérdidas de suelos liberando grandes volúmenes de CO2 a la atmósfera,… En definitiva, “desiertos biológicos” y “agujeros negros” destinados a la producción intensiva de madera.
La reciente destitución de Julian Unanue, ex-Director General de Montes y Medio Natural de la Diputación de Gipuzkoa (DFG), era un paso necesario para poder abordar por fin (1) las competencias inactivadas de medio natural, (2) una profunda reforma estructural y del organigrama foral, y (3) homologar así a escala europea unas políticas avanzadas de protección de la naturaleza. Llamativamente, este cese ha provocado que el PNV y los representantes del sector maderero vinculado históricamente a él, se revuelvan en contra de una valiente decisión y cambio de rumbo adoptados por el gobierno foral.
La DFG tiene la oportunidad de recuperar y reparar la “memoria histórica” de los bosques naturales que un día cubrían Gipuzkoa y ahora se hallan aislados en la divisoria con la alta Navarra y Araba: Aizkorri-Aratz, Aralar, Aiako Harria, etc.
Subvenciones públicas perjudiciales para el Medio Ambiente.
El sector maderero durante décadas se ha beneficiado de una fiscalidad anti-ambiental y de subvenciones públicas perversas: millones de euros para financiar la destrucción del Medio Ambiente. Este sector privado constituye una de las últimas trincheras de oposición al cambio de modelo en el sector primario, y continúa abogando por el paradigma de la producción intensiva.
¿Pero, a dónde va a parar el dinero que se reparte entre los propietarios forestales de Gipuzkoa? Los defensores del parasitismo de las subvenciones públicas quieren hacernos creer que el 90% de los propietarios forestales son baserritarras, pero las estadísticas del sector destapan esa mentira. Las fincas de pinares que superan las 100 ha son el 1% de todos los propietarios, y acaparan tantos pinares y tantas ayudas públicas como el 75% de todos los pequeños propietarios juntos.
No han sido pocos los casos de corrupción e irregularidades alrededor del “sector forestal”, en connivencia siempre con el PNV: Basolanak Elkartea, central de biomasa de Errigoiti (Bioforest Bost, S.L.), Finsa Inama de Muxika, Smurfit Kappa, etc. Otro ejemplo de opacidad es que los sucesivos Directores Generales de Montes de la DFG se hayan negado sistemáticamente a publicar en el Boletín Oficial las listas anuales de personas y entidades beneficiarias del reparto del pastel de las subvenciones públicas a la producción de madera. Personajes como Txueka, Aldanondo, Aizpitarte, Otazua, Dorronsoro, Arrese, etc., son viejos conocidos del ecologismo vasco.
Por el contrario, el movimiento ecologista entiende que todas las Administraciones Públicas deben erigirse en la vanguardia de la recuperación de la biodiversidad, los bosques y hábitats naturales y las especies, generando actividad económica en torno a este objetivo prioritario: la recuperación de nuestros bosques. Bosques talados, pequeños, escasos, aislados, fragmentados, en un pésimo estado de conservación ecológica, y con mínima capacidad de acoger poblaciones estables y sanas de flora y fauna salvajes.
Gestión de áreas protegidas y renuncia pública a la producción de madera.
La DFG tiene la responsabilidad prioritaria de liderar la reconstrucción de hayedos, robledales, encinares y alisedas en las 34.000 hectáreas de suelo público existentes en Gipuzkoa.
Así, el reto más importante para el nuevo tiempo en Gipuzkoa será la implementación de un manejo activo, moderno y eficiente de las áreas protegidas existentes, beneficiadas o no de su inclusión en la Red Natura 2000, además de la creación de corredores ecológicos que garanticen la conectividad ecológica.
Para todo ello, un instrumento imprescindible es la renuncia a la producción y extracción de madera en terrenos públicos, después del aprovechamiento de las plantaciones madereras exóticas existentes. Y esta responsabilidad pública debe ser compartida por la DFG, los 39 municipios propietarios de montes de utilidad pública, las Parzonerías de Gipuzkoa y de Gipuzkoa-Araba, y la Mancomunidad de Enirio-Aralar.
En este sentido, estamos atentos a las nuevas propuestas de una gestión intensiva de la combustión de la biomasa forestal, que reproducen esquemas altamente perjudiciales para el Medio Ambiente (similar a la posición argumental de los lobbys energéticos del fracking). Aquellas se pueden convertir en nuevas amenazas disfrazadas de impulso al desarrollo local y a las energías renovables.
Finalmente, otro reto foral imprescindible es abrir un proceso de democratización y transparencia en la gestión forestal y de la conservación de la naturaleza, estableciendo cauces reales de participación social y municipal.

Oscar Padura eta Garikoitz Plazaola Eguzki talde ekologista eta antinuklearreko kideak.


2014(e)ko maiatza 14, asteazkena

JAKOBA ERREKONDOREN ILARGIA

x


Euskadi Irratiko Landaberri programan entzun diot Jakoba Errekondori esaten, nekazaritzako lanei 

begira, ilargiaren faseei begiratzeak ez duela zentzurik, ilargia osoa ikusi edo zati bat ikusi grabitatea 

berdina izaten jarraitzen duelako, edo, behintzat, ilgorakoan eta beherakoan grabitazio-indar 

berdintsuetatik igarotzen dela. Nik behintzat hala ulertu nion. Asko poztu nintzen hori entzutean.

Ez dakit entzuleak konturatu ziren Jakobak hori esatean beren tradiziozko ilargi-sinesmen guztiak 

pikutara bidali zituela, nork eta tradizio horren azken urteetako aitaponteko izan den Jakobak.

Ilargiaren inguruko sokak aurrera darrai, ordea. Berritan BERRIAn Koldo Nuñez geologoa ere jausi 

da  ilargi-tradizio itsuaren sarean “zientziak ez ditu oraindik frogatu, baina …” bere Pazkozko Ilargia 

artikuluan. Orain inongo tradiziorik izan ez duen fenomeno bati heldu zaio txanda, euskaraz erabiltzen

 ditugun  lgora eta ilbehera hitzak aprobetxatuz. Ilargiak zeru-altueran egiten duen gora-behera omen

 da orain garrantzizko landareen ereite, landaketa edo inausketarako. Fenomeno horri loturik 

omen dira teta ez ilargi-faseei.  Ni astronomia-gaietan asko ez dakidanez, adituengana jo dut galdetzeko

 ea zeruan  ilargiaren  ibilbidearen gora-behera horien berri jakiteko.


Jakin dudana da:


1.-Ilargiak horizontean egiten gora eta beherek ilargi-faseen zikloaren iraupen bera dute, 28 egun ingurukoa.


2.-Aszendente egon eta deszendente egon lurrarekiko ilargiaren indar grabitazionala berdina da, batez

 bestekoa hartzen badugu. Gerta daiteke Ascendentean handiagoa izatea batzuetan eta beste batzuetan 

deszendentean izatea handiagoa. Aldatzen doa.


3.-Ilargia horizontean punturik gorenean dagoenean EZ DU kointziditzen ilargiaren fase batekin edo 

bestearekin. Ez dago korrelaziorik. Batzuetan fase batekin kointziditzen du, eta beste batzuetan beste 

fase batekin. Aldaketa horretan fase guztiak pasatzen dira.



4.- Jendearentzat ezinezkoa da (aparatu astronomiko konplexuz lagunduta ez bada) jakitea une batean 

aszendentean edo deszendentean gauden, ez badu behintzat erosten Jakobak gomendatzen duen liburua. 

Han ipintzen du zein egunetan zein egoeratan gauden. Liburu hori gabe gure aurrekoek (geuk ere ez)

 ezin zuten jakin aszendentean gauden ala deszendentean. Ezin, bada, haiek izena eman jakin ezin zuten 

zerbaiti.




Batekin nahikoa ez eta HAZIko Eusko Labeleko egutegian ere hileroko orrian dio ilgora ez dela ilargi-

faseekin lotura duen terminoa, egoera aszendentearekin baizik, eta ilbehera egoera

 deszendentearekin. Bikain, lagunok! Eta zein termino erabili behar duzue ilargi-faseak adierazteko?

 Beti erabili denerako baztertu eta orain arte inork erabili ez duenerako sartu. Bada herri honetan

 nahasmenduak sortzeko gaitasuna!

Eskubide osoa du, noski, Jakobak orain bigarren interpretazio honi garrantzia ematea landa-lanei

 dagokienez, ilargi-faseei indarra kenduz. Baina ilgora eta ilbeherei euskal jendeengan izan duen

 tradiziozko esanahia aldatzea ez da hain zilegi, eta ez da ere zilegi informazio berri bat ematea

 antzinako hitzekin estalita.

Aholku bat ematen hasita, esango nioke Jakobari, beste termino batzuk erabiliz adierazteko hemendik

 aurrera ilargiak horizontean egiten duen gora eta behera hori. Hori egingo balu irrati-saio batzuetan,

 orduan ikusiko luke bere entzuleek zeri lotuak dituzten dauzkaten ilargi-sinesmenak. Ilgora eta ilbehera

 ilargi-faseei lotutako terminoak dira, Jakobak nahi ala ez.

Ez da linguistikoki oso etikoa, nire iritzirako, pentsatzea “nik ilgora eta ilbehera erabiltzen ditudanean

 hau eta hura ulertzen ditudala esan dut eta hortik aurrera entzuleek nahi dutena uler dezatela”.

Jakobaren jarraitzaileren batek irakurtzen badu nire idatzi hau, esango nioke jarraitzeko Jakobak

 ilargiaren inguruan ematen dituen aholkuak, horretan sinesten ez dugunon iritzian, horretatik kalterik

 behintzat ez baita sortzen. Gainera, oso polita da pentsatzea astroen dinamikan sartuta ari garela

 baratza lantzen. Gure baratzean eragin zuzena duen astroa eguzkia da, ordea, ez ilargia. Zer egingo

 diogu, bada !

Martxel Aizpurua

Zarautz


2014(e)ko maiatza 9, ostirala

Zarauzko parkeetan orkideak ikusteko aukera ederra dago egunotan

Arkamurkako taldekidea den Juantxo Unzuetak Zarauko herri barruko parketan hasten ari diren orkideei jarraipen zehatza egiten ari zaio egunotan eta berak dion bezala Zarautz ORKIDEAK ikusteko ez da batere toki txarrra. Beheko argazkian ikusiko dezuen Ophys spegodes hori atzo Azken portu auzoan dagoen parketxo batean Andoni Ruiz Etxeberriak ateratako argazki eder bat da.
Itsas mendi aldean berriz Pyramiladis eta Apiferak mostu berri dituzte udaletxeko lorezainek eta pena da, kontu pixka bat gehiagorekin ibili ezgero orkidea eder hauetaz goxatzeko parada izango genukelako. Aldiz Sanpelaion dauden 3 rak errespetatu dituzte eta loretan daude.
Iñurritzako dunetan (Goolf zelaiaren barrukaldean) Serapia parviflora pigmento gabeak loretan ikusteko modua ere badago eta bukatzeko Anthropophora 2 landare ere irten dira Iñurritzako biotopoan. Zera ere aipatu gabe ez degu utzi nahi, lau haizetara orkidea eder hauek zein toki zehatzetan dauden ez degu esan nahi, zeren tamalez herri hontan oraindik errespetu falta haundia duten gizakiekin topo egiten degu eta lapurtu egin izan dizkigutelako, beraz norbaitek Orkidea hauek ikusteko gogoa izango balu jarri Arkamurkako norbaitekin harremanetan eta gusto haundiz erakutsiko genizkieke.
 Ophrys spegodes, Andoni Ruiz Etxeberriak ateratako argazkia


Iruñeara Orkideak ikusteko irteera ere egin zen hil hasieran eta bertan ikusi ziren orkideen zerrenda dijoakizue ondoren: 

Orchis simia
Or. Purpurea,
Or provincialis,
Or. Papillonacea,
Oprhys lutea,
O. sphegodes,
Himantoglossun hircinum


ARKAMURKAK UDABERRI HONTARAKO ANTOLATU DITUEN EKINTZAK


Maiatzak 10 ean, Getariako San Anton lurmuturrera itsas hegazti eta zetazeoak behatzera, RAM. Irteera- gunea eta ordua: Arkamurkan 7:30 h

Maiatzak 11 ean, Irteera: Gidaria: Aitor Leiza. Nora: Iruña. Gaia: Orkideoak. Irteera-gunea eta ordua: Arkamurkan 8:00 h

Maiatzak 18 an, Irteera: Gidaria: Aitor Leiza. Nora: Zarautz. Gaia: Harraldeko bizidunak. Irteera-gunea eta ordua: Arkamurkan 11:00h 

Maiatzak 27 an .-Hitzaldia: Hizlaria: Ibon Aristi. Gaia: Ibaien prozesuen ikerketatik, aldaketa globalen ondorioen ulermenera. Arkamurkan 21:00 h


Maiatzak 31an -Irteera: Gidaria: Txiliku. Gaia: Bertako landareak. Nora: Landarbide. Irteera-gunea eta ordua: Arkamurkan 8:00 h

Ekainaren 7an. Iturrarango lorategi botanikoaren bisita gidatua. Gidari: Paco Garin. Kopuru mugatua. Interesatuak deitu dezatela Iturrarango Parke-Etxera. 

2014(e)ko maiatza 6, asteartea

Urretxoria (Oriolus oriolus) Zumaian kantari

Arkamurkako taldekidea den Aitor Leizak, inguru hauetan oso zaila ikusi eta entzuteko den hegazti bat kantari entzun du egunotan Zumaian, Oriolidae familiako hegazti paseriforme honen izena Urretxoria (Oriolus oriolusda eta bere familian ipar hemisferioan bizi den espezie bakarra da.Hemen batez ere udaberrrian pase garaian ikusi izan da eta neguan Afrika tropikalean igarotzen du. 
Behin irakurri nion Mikel Etxanizi non aipatzen zuen inguru hauetan edo Kantauri ixurialdean orohar guk uste baino pareja gehiago egon litezkeela, bainan hemen beraien arteko konpetentzia mediterraneo ixuri aldean baino askoz gutxiago izatean, beraien lurraldea babesteko garaian ez dutela hemen beherago bezainbeste kantatzen aritu beharrik eta agian horregatik hemen bikote gutxiago daudela pentsatzera eraman gaitzakeela.

Goiko Urretxori (Oriolus oriolus) ar hauen argazkiak udaberri hontan Extremadura aldean atera nituen bainan inguru hauetan sasi artetan gehiago iskutatzen dira eta oso zaila da hain agerian ikustea.