2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Zarauzko parkeetan orkideak ikusteko aukera ederra dago egunotan

Arkamurkako taldekidea den Juantxo Unzuetak Zarauko herri barruko parketan hasten ari diren orkideei jarraipen zehatza egiten ari zaio egunotan eta berak dion bezala Zarautz ORKIDEAK ikusteko ez da batere toki txarrra. Beheko argazkian ikusiko dezuen Ophys spegodes hori atzo Azken portu auzoan dagoen parketxo batean Andoni Ruiz Etxeberriak ateratako argazki eder bat da.
Itsas mendi aldean berriz Pyramiladis eta Apiferak mostu berri dituzte udaletxeko lorezainek eta pena da, kontu pixka bat gehiagorekin ibili ezgero orkidea eder hauetaz goxatzeko parada izango genukelako. Aldiz Sanpelaion dauden 3 rak errespetatu dituzte eta loretan daude.
Iñurritzako dunetan (Goolf zelaiaren barrukaldean) Serapia parviflora pigmento gabeak loretan ikusteko modua ere badago eta bukatzeko Anthropophora 2 landare ere irten dira Iñurritzako biotopoan. Zera ere aipatu gabe ez degu utzi nahi, lau haizetara orkidea eder hauek zein toki zehatzetan dauden ez degu esan nahi, zeren tamalez herri hontan oraindik errespetu falta haundia duten gizakiekin topo egiten degu eta lapurtu egin izan dizkigutelako, beraz norbaitek Orkidea hauek ikusteko gogoa izango balu jarri Arkamurkako norbaitekin harremanetan eta gusto haundiz erakutsiko genizkieke.
 Ophrys spegodes, Andoni Ruiz Etxeberriak ateratako argazkia


Iruñeara Orkideak ikusteko irteera ere egin zen hil hasieran eta bertan ikusi ziren orkideen zerrenda dijoakizue ondoren: 

Orchis simia
Or. Purpurea,
Or provincialis,
Or. Papillonacea,
Oprhys lutea,
O. sphegodes,
Himantoglossun hircinum


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.