2014(e)ko ekaina 27, ostirala

Zarautz inguruko Ubarroi mottodunak irten dira kabietatik

Zarautz eta Getaria inguruko Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) kumeak atera dira dagoeneko beraien kabietatik. Gure kostaldean denera 5 kabi egin dituzte. Urtarrilak ingururako kabiak osatzen hasten dira eta ekainak erdi alderako txito gehienak kabitikan kanpo izaten dira. Behekaldeko argazkian ikusiko duzuen bezala aurtzaindegiak izango balira bezala gazte eta helduen arteko multzo haundiak osatzen dituzte. Ubarroi mottoduna Ubarroi haundia (Phalacrocorax carboez bezala bakarrik kostaldean bizi da eta ez da ur geza edo ibaietan barrena sartzen. Eta Ubarroi mottoduna urte osoan gure artean izaten den bezala Ubarroi haundia askoz migratzaileagoa da eta kumatzera Europa ipar aldera joaten da. Beraz garai hontan Zarautz inguruan ikusiko degun Ubarroi mota mottoduna izango da. 

Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) gazteak eta helduak nahastean.
Gipuzkoa osoan 3 kolonia txiki besterik ez zaizkigu geratzen eta horregatik hemen babes berezi batekin katalogatua dago. Kantauri ixuri alde osoan eta Europa iparraldean oro har berakada ikeragarria ari da jasaten, Erresuma batuan %40 ko jetxiera izan duelarik. Hemen gehienak arrantzaleen sareetan katiatu eta itota hiltzen dira. Ubarroi mottodunaren informazio osatuagoa hemen , hemen eta hemen ere bai.

Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) gaztea.
Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) gaztea.
Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) gaztea.
Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) gaztea.
Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) gazteak eta helduak nahastean.
Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) helduak kabietan zauden bitartean
Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) helduak kabietan zauden bitartean
Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) heldua bere gandor eta eztei aurreko lumajearekin
 Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) ez heldua neguko plumajearekin
 Ubarroi mottodun (Phalacrocorax aristotelis) ez heldua neguko plumajearekin






2014(e)ko ekaina 14, larunbata

Nahasketa argitze aldera: ilgora eta ilbehera


Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoan (Astronomiako Oinarrizko Lexikoan) parte hartu dugun adituon iritziz, Euskaltzaindiak 2013ko urtarrilean Jagonet zerbitzutik ilgora eta ilbehera hitzen esanahiaren inguruko kontsultari emandako erantzuna zuzena eta egokia da (Ikus galde erantzun hori), eta baliagarria da gai beraren inguruko kontsultei erantzuteko.
Euskaltzaindiaren erantzunean azaltzen denez, erabatekoak dira euskaldunok ilgora eta ilbehera hitzak ilargiaren faseen adieran erabili eta erabiltzen dituztelako testigantzak. Adiera berriak, zeinen arabera esanahia gaztelaniazko luna ascendente eta luna descendenterekin parekatu nahi baitira, funtsik eta oinarririk gabeak dira. Gure iritziz, adiera horiek hitzen interpretazio konposizional batean oinarritzen dira, jatorrizko esanahiak horiek direla baieztatuz eta gaur egun berrezarri behar liratekeela aldarrikatuz. Ikuspegi hori, gehienez ere, hipotesitzat plantea liteke; baina hori hala dela baieztatzen dutenek ez dute inolako frogarik eman egiaztatzeko. Baina, hipotesiaren aldeko ebidentziak aurkituta ere, horrek ez luke bide eman behar gaur egun errotuta eta estandarrak diren adierak ordezkatzeko.
Beraz, aipatu gaztelaniazko luna ascendente/descendente edo frantsesezko lune montante/descendante adierazleak euskaraz emateko, ezin dira ilgora eta ilbeheraerabili; hitz berriak sortu behar lirateke, esate baterako goranzko ilargi eta beheranzko ilargi, dagoeneko zenbaitek egin duen bezala. Adierazi nahi dugu, dena den, horiek ez direla, beren horretan, astronomia-arloko termino zientifikoak (bai, ordea, goranzko/beheranzko nodo).

2014(e)ko ekaina 9, astelehena

Oprhys apifera orkidea Zarautzen

Udaberri hontan Lorentxo Portularrume Zarautz inguruan mendi buelta bat ematen ari zela ateratako argazki ederra. Orkidearen izena Oprhys apifera da. Genero honetako arruntena izateaz gain osasun oneko zelaietan ateratzen da, hau da, pixa botatze ez den zelaietan e.a.


Oprhys apifera hau Lorentxo Portularrumek ateratako argazkia da.

Zarauzko hondartzako hondarrak bereizten

Zarauzko hondartzako hondarrraren ezberdintazunak gertutik ikusita. 
 ikerketa baten ondorioz (L. M. Agirrezabala, G. Flor, 1988), Euskalherriko hondartzen bioklastoen (oskol zatiak-karbonatoak) porzentaia aztertu zen, eta emaitza hauek atera ziren (gure inguruko hondartzen artean):
Getaria, % 45, 
Zarautz %74,5 (denen arten handiena)
Orio %38,5, 
Donostia %32,4, 
Hondarribia %28,6
Betiko hondarra Zarautzen


Zarautza ekarri berri duten hondarra

Hitzaldia ;Itsaspeko iturriak: bitxikeria geologiko eta biologikoak

Ekainaren 17an, 21:00etan, Luismi Agirrezabalaren hitzaldia izango dugu.
Gaia: "Itsaspeko iturriak: bitxikeria geologiko eta biologikoak"


Laburpena

1960ko hamarkadatik hona itsaspeko iturri anitz aurkitu dira mundu- ko ozeano guztietan. Iturri hauek, agerian uzten dute lurpeko gas eta likido fluido- en eta ozeanoetako uraren artean trukaketa handia gertatzen dela. Iturrien ezaugarri fisikoak, darizkien fluidoenak (konposizioa eta tenperatura) eta, hein handi batean, bertan bizi diren komunitate biologikoenak ere, prozesu geologikoek eragindakoak dira. Hidrokarburo-iturri hotzen kasuan, kontinente-ertzetako lurpeko arroketan eta sedimentuetan dauden gasak (nagusiki metanoa) eta petrolioa dira bertatik ateratzen direnak. Iturri hidrotermalei darizkien fluidoak epelak edo beroak (<450oC) dira, eta konposatu kimiko anitzetan aberatsak; fluido hauek lurpeko gorputz magmatikoekin ukipenean egondako urez osatuta daude. Hidrokarburo-iturri hotzetan eta iturri hidrotermaletan izaten diren komunitate biologikoak oso antzekoak dira, inguruko hondokoenak ez bezala: izaki ugariz osatuak eta kimiosintesian oinarri dutenak. Itsaspeko iturriek gizakiarengan ere eragin handia dute, eta batzuek ondorio kaltegarriak dakarzkiotelarik ere, beste batzuk onuragarriak suertatzen zaizkio.


2014(e)ko ekaina 2, astelehena

ATXAPARRAK

Urtero bezela aurten ere maiatzeko ekintza paregabeak antolatu ditu Arkamurkak.
larunbatean Txiliku Maixu haundiarekin gogotik ikasteko aukera izan zen eta landare, lore, xamorro eta istorio bitxiekin blai egin da bere jakinduriakin katiatuta geratu ziren "atxaparrak"

Atxaparra:
Hauxe duk atxapar kanpotarra, Bizkaiako landare aloktonoen zerrenda egin zutenek katalogoak kanpoko landare bezala jarri zutena eta Zarautzen oso ugari dena herri aldean (lorategietatik ihes egindakoa, seguru asko). Izen zientifikoz Lonicera japonica eta loreak mordo handian eduki ordez bi edo hiruko multzotan eta kolorea zuria, krema ed kafesne kolorekoa.

Txiliku