2014(e)ko uztaila 15, asteartea

Zarautz inguruko Antzandobi arruntak Andoni Ruiz Etxeberriaren eskutik

 Zarautz inguruko sastraka eta larreak dauden landazabaletan Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) ugari ikusteko aukera dago egunotan. Udaberri udara aldean etortzen dira gure inguruetara, kumatu ondoren Afrika aldean negua igarotzeko. Behekaldeko argazki hauetan ikusiko duzuen bezala arrak bizkarralde arre-gorriska izaten dute buru aldea grisa eta mozorro beltz batek begiak estaltzen dizkiolarik. Eme helduak berriz kolore arrea du oro har eta gazteak berriz bizkar aldea askoz pikartagoa izaten dute horrela eme helduetatik bereiztuz . Batez ere intsektu haundiak eta ornodun txikiak jaten ditu eta biltegi modura sarritan arantzetan metatzen ditu harrapakinak. 
Behekaldeko argazki guziak Arkamurkako taldekida den Andoni Ruiz Etxeberriak Pagoetako parke naturalean (Altzola auzoan) ateratakoak dira, HEMEN klikatuaz Andoniren argazki gehiago ikusteko aukera izango duzue.
Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) arra. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) emea eta arra. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) emea. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) arra. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Antzandobi arrunt ( Lanius Collurio) arra eta emea. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia

2014(e)ko uztaila 5, larunbata

Gure inguruko putreak

Orain dela hilabete batzuk aipatu bezala, gure inguruan eta kostaldean oro har geroz eta oikoagoa da putreak ikustea. Ernio eta Jaizkibel inguruan berriki sortu diren kolonia berriak dira horien lekuko. Putre hauetako batzuk ikerketa zientifikorako markatzen dituztela eta, nondik nora dabiltzan jarraipen zehatza egiten zaie eta ikusten da hona etortzen diren putreak oso inguru ezberdinetatik etortzen zaizkigula. Orain hilabete batzuk Pagoetan ikusi zena Pirineo erdi aldetik etorri bazen, behekaldeko argazki hauetako bat berriz Sevillan orain 9 urte eraztundua izan zela jakin berri degu. Jakina da janaria bilatzeko eremu zabalean hegan egiteko gai direla, kalkulatzen da 50 eta 300 km inguru egin ditzaketela hegan janari bila. Behekaldeko 2 argazki hauek Jose Antonio Buenetxeak Berriatua (Bizkaia) inguruan ateratako argazkiak dira eta bestea berriz berriki Pagoeta (Aia) mendian Andoni Ruiz Etxeberria Zarauztarrak ateratakoa da.  Pagoetako putreei buruzko informazio zabalagoa HEMEN klikatuta
Jose Antonio Buenetxearen argazkia
Putrea, hego luzeak eta zabalak, isats motza eta lepo luzea duen, sarraskijale handia da

Jose Antonio Buenetxearen argazkia
Moko zendoa dute, haragia hobeto txikitzeko, normalean aurkitzen duten hartustelez elikatzen dira. Hau lortzeko beraien begirada ahaltsuaz baliatzen dira. Jateko taldean elkartzen oi dira eta sarritan zati mamtsuena lortzeko borrokatzen dira.

Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Hatzaparrak oso ahulak dituzte ez dutelako animaliak harrapatzeko erabiltzen