2014(e)ko iraila 29, astelehena

Erriberetako parkea hitzaldia

Irailak 30ean, astearte arratsaldeko 8;30tan, Sta Marina kalea 2-2an Arkamurka taldeak duen egoitzan Martxel Aizpuruak hitzaldia eskeiniko digu"Erriberetako parkea" gaitzat hartuz. Parke honen helburua ekosistemak ezagutzea, maitatzea eta babestea izan arren, didaktika-mailan dituen posibilitateak ezin hobeak direla uste dugu. Euskal herriko kostaldeko ekosistemak oso murrizturik aurkitzen direnez, hauetariko azkeneko bat berreskuratu, babestu eta ordenatu nahian, Zarauzko Arkamurka taldeak zona horretan egindako aurreproiektuaren berri ezagutzeko aukera izango da. Informazio gehio hemen

2014(e)ko iraila 10, asteazkena

Organbidexkan hegaztiak behatzen

Pasa den igandean Organbidexka (Nafarroa behera) aldera egindago bidaiari buruzko argazki batzuk dituzue behekaldean. Eguraldi bikaina egin zuen eta eztei ondorengo harrapariak pasatzen ikusteko aukera paregabea izan zen. 
Arkamurkako taldekideak hegaztiak behatzeko teleskopioak prestatuta. Andoni Ruiz Etxeberrian argazkia.
Arkamurkako taldekideak hegaztiak behatzeko teleskopioak prestatuta. Andoni Ruiz Etxeberrian argazkia.
 Arrano sugejalea (Circaetus gallicus). Andoni Ruiz etxeberriaren argazkia.
 Arrano sugejalea (Circaetus gallicus). Andoni Ruiz etxeberriaren argazkia.
 Zapelatz liztorjalea (Circaetus gallicus). Andoni Ruiz etxeberriaren argazkia.
  Zapelatz liztorjalea (Circaetus gallicus). Andoni Ruiz etxeberriaren argazkia.
 Zapelatz liztorjalea (Pernis apivorus). Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia.
Miru gorria (Milvus milvus). Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia.
Irteera Harpeako kobazulora bixita egiteko ere aprobetxatu zen. Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia.