2014(e)ko urria 28, asteartea

Itsasora irteera itsas hegazti eta zetazeoak behatzera

Lehenagoko astean berriro Zumaiatik Itsaso zabalera irten ginen itsas hegazti eta zetazeoen atzetik eta egun ederra igaro ondoren behekaldean ikusiko duzuen zerrenda osatu genuen. Beste behin eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Oier eta Kutxusi beraien itsasontzian irteera egiteko aukera eskaintzearren.

Zumaiatik itsas zabalera itsas hegaztien atzetik / Zumaia pelágica, Gipuzkoa, ES-PV
2014 ko urriaren 24ean / 24-oct-2014 7:00 - 15:00
Itsasontzi irteera / Protocolo: Con Desplazamiento
50.0 Milletara / 50.0 milla(s)
 Zumaiatik iparraldera 43º42´ eta 50 min gutxigorabehera /Comentarios:  Hasta 43º42´ Norte de Zumaia. (50 min aprox.)
Navegacíón sobre la isóbata 1000 m.
Bertan parte hartu genuenak ondorengoak izan ginen. / Participantes; Asier Aldalur, Juan Arízaga, Josu Amilibia, Jesús Menéndez y Oier (El patrón)
Denera 16 espezie ezberdin ikusi genituen / 16 especies (+2 otros taxones)

Gabai haundia, Pardela capirotada (Puffinus gravis)  38
Gabai iluna, Pardela sombría (Puffinus griseus)  15
Gabai balearra, Pardela balear (Puffinus mauretanicus)  1
Gabaiak s/p, Pardela sp. (Calonectris/Puffinus sp.)  3
Zanga, Alcatraz atlántico (Morus bassanus)  35
Ubarroi haundia, Cormorán grande (Phalacrocorax carbo)  73
Ubarroi mottoduna, Cormorán moñudo (Phalacrocorax aristotelis)  2
Marikoi haundia, Págalo grande (Stercorarius skua)  3
Marikoi isats-bihurria, Págalo pomarino (Stercorarius pomarinus)  1
Pottorroa, Alca común (Alca torda)  1
Antxeta mokogorria, Gaviota reidora (Chroicocephalus ridibundus)  50
Antxeta txikia, Gaviota enana (Hydrocoloeus minutus)  2
Kaio buru beltza, Gaviota cabecinegra (Ichthyaetus melanocephalus)  3
Kaio hankahoria, Gaviota patiamarilla (Larus michahellis)  312
Kaio iluna. Gaviota sombría (Larus fuscus)  25
Hegaxabala, Alondra común (Alauda arvensis)  124
Negu txirta, Bisbita pratense (Anthus pratensis)  1
Paseriformeak, Passeriformes sp. (Passeriformes sp.)  22

Zetazeoei dagokionez 30 eko Izurde arrunten (Delphinus delphis) taldetxo bat ikusi genuen Zumaiatik 8 bat miletara eta Ezpata arrain (Xiphias gladius) bat ere bai 10 bat miletara.
Behekaldean dituzue irteeran ateratako argazki batzuk.
Itsasotikan eguzkia nola ortetzen den ikustea benetan ederra da.

Denboraldiko lehen Pottorroak (Alca torda) azaldu dira.


Zanga (Morus bassanus) heldu eta gazteak ondoren.







Juan Arízaga, Josu Amilibia eta Jesús Menéndez argazkiak ateratzen.
Kaio buru beltz (Ichthyaetus melanocephalus) gazte eta helduak ondoren










Gabai haundiak (Puffinus gravis) ondoren













Marikoi haundiak  (Stercorarius skua) ondorengoak




 Marikoi isats-bihurriak (Stercorarius pomarinus) ondorengoak

Antxeta txikiak (Hydrocoloeus minutus) ere ikusi genituen, behean horietako bat
Hegaxabalak (Alauda arvensis) ere ugari pasa ziren itsasontzi ingurutik.
 Ubarroi haundien (Phalacrocorax carbo) pare bat bando ere pasa zitzaizkigun
 Zetazeoei dagokionez 30 eko Izurde arrunten (Delphinus delphis) taldetxo bat ikusi genuen Zumaiatik 8 bat miletara eta itsasontzira ere gerturatu zitzaizkigun.


  Ezpata arrain (Xiphias gladius) bat ere han zebilen Zumaiatik 10 bat miletara
 Kaio ilunak (Larus fuscus) ere dexente ikusi genituen, behekaldean gazte eta heldu baten argazkiak dituzue.

Behekaldeko hauek denak kahio hanka horiak dituzue, horietako asko Gipuzkoan eraztundutakoak.








Kaioak itsasontzia jarraitzen etorri zitzaizkigun