2015(e)ko urtarrila 22, osteguna

EHIZTARIEN LOBBYAK PRENTSAN


ADECAPek, arma- eta kartutxo-saltzaileek kontrolpean duten elkarteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiei pagausoa kontrapasan ehizatzeko baimena eman dezaten eta ‘kontrapasa’ hitza erabili beharrean ‘ehizaldiaren luzapena’ terminoa maltzur erabilita oraintsu eginiko eskaera dela eta, behean sinatzen dugun talde naturazale eta kontserbazionistok hau helarazi ahi diogu iritzi publikoari:
  • Sarasketa jaunak berak aitortua dio prentsari terminologia horrela erabiltzea azpikeria hutsa dela. Iturria: http://www.elnortedecastilla.es/20130814/local/gobierno-proyecta-ampliar-permiso-201308132018.html. Pasartea: Y eso supondría que en Euskadi se aplicasen los mismos periodos que en el sur de la Península. ¿No es eso contradictorio con la resolución judicial que prohíbe la contrapasa en el País Vasco? Sarasketa sostiene que no, ya que estaríamos hablando de una prórroga para las torcaces y no de un periodo específico para contrapasa. Aunque, en esencia, viene a ser lo mismo.
  • Hegaztiak kontrapasan ehizatzeko debekua EB osoan indarrean dagoen debeku orokorra da. Aurreikusita dauden salbuespen-kasu guztietatik batek ere ez du babesten ADECAPen eta ONCren nahia. Izan ere, lehenago ere erabilitako argudio berberak erabili dituzte oraingoan, EHJANen eta Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Europako Batasunaren Luxenburgoko Justizia Auzitegiaren epaiek behin eta berriro indargabetuagatik ere. Luxenburgoko Auzitegiak emandako epaiak ezin argiago erabaki zuen ezen el requisito de que no haya otra solución satisfactoria no concurre si la medida que autoriza la caza con carácter excepcional (en contrapasa) está destinada únicamente a prorrogar los períodos de caza de determinadas especies de aves en territorios ya frecuentados por éstas durante los períodos de caza ordinarios.
  • Proposamenak, beraz, dagoeneko aztertuta eta epaituta dagoen kontu bat dakar berriz; ezinbestean hartu behar da bestek delitua eginarazteko saiotzat. ADECAPek nahi du norbaitek prebarikatzea, duela urte batzuk Jose Luis Garai Bizkaiko foru-diputatuak bezala, zeina delitu hargatik (pagausoak kontrapasan ehizatzen lagatzeagatik hain zuzen, jakinik legearen kontrakoa zela) epaitu eta zortzi urtez gaitasungabetu baitzuten (http://elpais.com/diario/2001/02/19/paisvasco/982615215_850215.html). Ez da ahaztu behar, halaber, Aznarrek berak indultatu zuela gerora Garai jauna.
Hori guztia pagausoaren kontserbazio-egoera eta haren ugaritasuna gorabehera. Europak bere hegaztiak kontserbatzeko politikaren oinarrizko elementu bat da horiek ez ehizatzea ez ugaltze-sasoian, ez, migrarien kasuan, eztai-aurreko migrazioan (kontrapasan) ere. Gaur egun EAEn pagausoa ehizatzeko zabalik dauden sasoiek agortu egite dituzte legez baimendu daitezkeenak (eztai-ondoko uda-sasoia, eztai-ondoko pasea eta negualdia), eta beraz ez dago horiek areago luzatzerik.
Horregatik guztiagatik, ADECAPen eta ONCren proposamena salatu nahi dugu behean sinatzen dugunok, funtsik eta edukirik gabeko ekimen merkea delako, gizartea oro har eta bereziki ehiztariak manipulatzeko saioa delako (Sarasketak bururen bat aurkeztu behar die jarraitzaileei), eta batez ere delitua eragiteko saio ezin agerikoagoa delako. Gaiaren eskumena duten foru-arduradunei, tekniko zein politiko, dei egiten diegu beren jarrera erakus dezaten, eta gogorarazten diegu auzia hiru lurraldeetako ehiza-kontseiluetan aztertu behar dela. Arma- eta kartutxo-saltzaileen lobbyaren eskaerari men eginez gero delituan eta errorean tematzea lekarke. Halaber iragartzen dugu sinatzaileok delitugileen eta delitu eginarazleen aurka ekintza penalak abiaraziko ditugula.

Donostia, 2015eko urtarrilaren 22an
Sinatuta:


2015(e)ko urtarrila 15, osteguna

Negu hontan Getaria aldean dabiltzan Aliota haundiekin (Gavia immer) gozatzen

Orain dela pare bat hilabetez geroztik, Getariako kaian bi Aliota haunditaz (Gavia immer) gozatzeko aukera paregabea dago. Bata heldua da eta bestea aurten jaiotako gaztea da berriz. Aliota haundi hauek udaberri neguan Ipar ameriketa eta Islandiako lakuetara kumatzera joan ondoren, asko negua pasatzera Europa mendebal aldeko itsas basterretara etortzen dira eta Getariako hauek horietako bi izango lirateke. Heldu batzuk beraien kumearekin batera negua pasatzera etortzen diren teoria bat ere badago eta bikote hauen kasua horietako bat izan liteke

Lehen biziko argazki sorta hau Aliota haundi (Gavia immer) helduarenak dira eta beheragoko atalean daudenak Aliota haundi gaztearenak dira.














 Hemendik beheragoko argazkiak Aliota haundi (Gavia immer) gaztearenak dira. Honek helduarekin konparatuz besteak beste bizkar alde askoz pikartagoa du.













2015(e)ko urtarrila 10, larunbata

Arkamurkakoak Hossegor-Tarnos eta Barthes inguruan hegaztien atzetik

Oraingo irteera hontan Bengalako txenada (Thalasseus bengalensis) Basamortuko buztanzuria (Oenanthe deserti) eta Arrano pikarta (Aquila clanga) ikusteko aukera eduki dugu, denak ere oso arraroak gure artean. Behekaldean irteeran ateratako argazki batzuk bidaltzen dizkizuet ikusitako hegaztien zerrendarekin batera. 

Basamortuko buztanzuria (Oenanthe deserti) argazkian ikusten den bezala, hegaletako kolore beltza eta buru aldeko kolore beltzak bat egiten dute eta Buztanzuri horiak (Oenanthe hispanica) berriz (Hau Nafarroan Bardeetan egoten da) aipaturiko luma beltzak banatuta izaten ditu.
Bengalako txenada (Thalasseus bengalensis) Kaio burubeltz eta Antxeta mokogorriekin batera
Bengalako txenada (Thalasseus bengalensis)
Bengalako txenada (Thalasseus bengalensis) ondoan Txenada hankabeltzak dituelarik. Lehenbizikoak mokoa naranja duen bitartean bigarrenak beltza du punta horiarekin.


Hegaztiez gain ugaztunak ikusteko aukera ere izan genuen, hori bai, hauetako bat inbaditzailea da eta Koipu izenez da esaguna, eta bestea gure basoetan bizi den orkatza izan zen. Bainan oraingoan landare bat aipatu behar dut, Zoostera nolti, izenekoa, berau Hossegorreko lakuan ikusi genuen eta Gipuzkoan oso egoera txarrean dago.  
 Bitxikeri moduan, aipatu marmoka handi bat ere ikusi genuela.
Hossegorren taldekideetako batzuk hegaztiei begira. Oraingoan ere eguraldia portatu da eta ederki pasa dugu.

Irteera hontan behatutako hegaztien zerrenda
Hossegor-Tarnos-Barthes
2015-1-3

1 - Murgil handia ----------------------- Somormujo lavanco
2 -Ubarroi handia ----------------------- Cormorán grande
3 -Zanga --------------------------------- Alcatraz
4 -Beltzarana ---------------------------- Morito
5 -Lertxuntxo itzaina ------------------ Garcilla bueyera
6 -Lertxuntxo txikia ------------------- Garceta común
7 -Lertxuntxo handia ------------------ Garceta grande
8 -Lertxun hauskara ------------------- Garza real
9 -Amiamoko zuria -------------------- Cigüeña blanca
10-Mokozabala ------------------------- Espátula
11-Antzara hankagorrizta ------------- Ánsar común
12-Ahate txistularia -------------------- Silbón europeo
13-Ipar ahatea --------------------------- Ánade friso
14-Zertzeta arrunta --------------------- Cerceta común
15-Basahatea ---------------------------- Ánade azulón
16-Ahate buztanluzea ------------------ Ánade rabudo
17-Ahate mokozabala ------------------ Cuchara común
18-Paita arrunta ------------------------ Tarro blanco
19-Zingira mirotza ---------------------- Aguilucho lagunero
20-Zapelatz arrunta --------------------- Busardo ratonero
21-Arrano pikarta ---------------------- Aguila moteada
22-Uroiloa ------------------------------- Polla de agua
23-Kopetazuri arrunta ----------------- Focha común
24-Txirritxo handia -------------------- Chorlitejo grande
25-Txirri grisa -------------------------- Chorlito gris
26-Urre txirria ------------------------- Chorlito dorado
27-Hegabera ---------------------------- Avefría europea
28-Txirri arrunta ----------------------- Correlimos común
29- Txirri iluna ------------------------- Correlimos oscuro
30-Kuliska zuria ----------------------- Archibebe claro
31-Kuliska txikia ---------------------- Andarríos chico
32-Harri- iraularia --------------------- Vuelvepiedras común
33-Istingorra --------------------------- Agachadiza común
34-Antxeta mokogorria --------------- Gaviota reidora
35-Antxeta burubeltza ----------------- Gaviota cabecinegra
36-Kaio iluna -------------------------- Gaviota sombría
37-Kaio hankahoria ------------------- Gaviota patiamarilla
38-Kaio beltza ------------------------- Gavión atlantico
39-Txenada hankabeltza ------------- Charrán patinegro
40-Bengalako txenada --------------- Charrán Bengalí
41-Usapal turkiarra ------------------- Tórtola turca
42-Martín arrantzalea ---------------- Martín pescador
43-Negu txirta ------------------------- Bisbita común
44-Bustanikara zuria ----------------- Lavandera blanca
45-Hegatxabala ------------------------ Alondra común
46-Buztangorri iluna ---------------- Colirrojo tizón
47-Txantxangorria -------------------- Petirrojo
48-Pitxartxar kaskabeltxa ----------- Tarabilla común
49-Zozoa ------------------------------- Mirlo común
50-Kaskabeltza ----------------------- Carbonero común
51-Buztanluzea ---------------------- Mito
52-Ihi txoria -------------------------- Buitrón
53-Mika ------------------------------- Urraca
54-Belabeltza ------------------------- Corneja negra
55-Araba zozo pikarta --------------- Estornino pinto
56-Karnaba --------------------------- Jilguero
57-Hesi berdantza -------------------- Escribano soteño
58-Etxe txolarrea -------------------- Gorrión común