2015(e)ko apirila 30, osteguna

Asteburuko irteerak; Iruñeara orkideak ikustera eta Pagoetako parke naturala bixitatzera

IRTEERA: Nafarroa
DATA: Maiatzak 2, larunbata
LEKUA: Arrona Hermanos-en parkingean 
ORDUA: 08:00. Goiz buelta


Helburua: orkideoak ikustea.

 IRTEERA: Pagoetako parke naturala
DATA: Maiatzak 3, igandea
LEKUA: Agues aurreko errotonda
ORDUA: 08:00. Goiz buelta

Datorren iganderako goiz buelta antolatu dugu Pagoetako Parke Naturalera. Hauxe da irteera honen helburu nagusia: Pagoetako parke naturaleko balio naturalez gozatuz parkearen kudeaketaz hausnartzea.
Arkamurka Natura-Elkartea, Pagoeta Mendizale Elkartea bezala, parke natural horretako Patronatuko kideak gara. Gure lana da natur ondarea zaindu eta kontserbatzeko egiten den kudeaketaz hausnartu eta gure iritzia ematea. Pagoetan bertan, mendi-bueltatxo bat emanaz aztertuko dugu patronatuan egiten dugun lana, eta horrela, aukera bikaina izango dugu behar beharrezkoa den gizarte eragileen eta administrazioaren arteko elkarlanaz hausnartzeko. Gonbidatuta zaudete, bada, goiz buelta eder baten aitzakian bertan daukagun eremu zoragarri honen kudeaketa ezagutzera. 

2015(e)ko apirila 20, astelehena

Galdera zaharrei erantzun berriak: basabizitzaren ikerketarako aurrerapen molekular eta informatikoak

Antton Alberdiren eskutik galdera zaharrei erantzun berriak izenburuarekin basabizitzaren ikerketarako aurrerapen molekular eta informatikoak gaitzat hartuta, apirilak 28an, arratsaldeko 8tatik aurrera Arkamurkako lokalean izango da hitzaldia.

Teknologia eta teknika berriak garatuz joan ahala, naturaren eta basabizitzaren ikerketak aldaketa handiak jasan ditu. Duela hainbat urte erantzun ezin zitezkeen galderak erantzuteko moduan gara gaur egun, eta baita duela urte batzuk planteatu ere egin ez zitezkeen galderak planteatzeko moduan ere. Bi izan dira basabizitzaren ikerketan aurrerapausu nabarmenak egitea ahalbidetu duten faktore nagusiak: baliabide informatikoen garapena eta teknika molekularren inplementazioa. Hitzaldi honen helburua azken urteotan jazo diren aldaketa tekniko eta teknologiko horiek basabizitzaren ikerketarako nola aprobetxatu diren erakustea izango da. Ikerketa-adibide deigarriak erabiliz, eta guztiok ulertzeko moduan, basabizitzaren ikerketaren egungo joera nagusiak eta teknika aurreratuenak ezagutuko ditugu.
27 urte. Biologian doktorea, EHUko ikerlaria. Elgoibarren jaioa, Getarian bizi da egun. Animalien ekologia, biogeografia eta eboluzioa aztertzen ditu, eta ikerketa saguzarrekin egiten du, batez ere.

Hitzaldiaren helburua basabizitza ikertzeko azken urteotan garatu diren teknika eta metodologiak azaltzea izango da, metodo genetikoek eta bioinformatikoek eskaintzen dituzten aukera berriak erakutsiaz