2015(e)ko maiatza 21, osteguna

HITZALDIA; SUGE ETA SUGEGORRIAK, OSPE TXARRAREN BIKTIMAK


Hitzlaria: ANDER IZAGIRRE EGAÑA
Ingurumen Zientzietan Lizentziatuta den Elgoibartar honek hainbat urte daramatza gure inguruko anfibio zein narrastien inguruan dituen ezagutzak besteengana helarazten.
Hitzaldi honetan,  gure inguruko  suge eta sugegorriak identifikatzeko ezaugarrien eta hauek gizartean dituzten mito eta fama txarren inguruan hitz egingo du. Bertaratzen direnak mito hauek deuseztatuta, eta suge eta sugegorrien inguruan ditugun ezagutzak handiagotuz, narrasti hauen inguruan ditugun beldur eta ikarak gutxituta irtetea izango da hitzaldiaren helburua.
Gure inguruko sugeak mehatxaturik bizi diren animaliak dira hainbat faktoreengatik, baina dudarik gabe, mehatxurik nagusiena gizartearengatik jasaten duten jazarpena da. Jazarpen honen zergatiak hainbat dira, baina sugeen inguruan dauden mito zein fama txarrek animalia hauei eragiten dizkieten ondorioak larriak dira.
Sugeak izatez ez dira arriskutsuak, baina hala eta guztiz ere persona askori beldurra eta ikara sortzen dioten animaliak dira, nahiz eta hauetako gehienek ez luketen jakingo sentitzen duten ikara hori nondik datorkien zehazten.
Horregatik Arantzadiko Herpetologia Sailetik suge eta sugegorrien portaeren gainean gizarteratze kanpaina martxan da. Sentsibilizazio kanpanina honen bidez, animalia hauek jasaten dituzten aurreiritzi eta mitoak ezetatzen sahiatuko gara eta hauen ezaugarri bereziak azalduko dira, narrasti hauek gehiago ezagutu eta hauekiko ikuspuntua aldatzeko helbururarekin. 

2015(e)ko maiatza 6, asteazkena

BIOANIZTASUNAREN KONTSEILUA GIPUZKOAN, AZKENEAN

Legealdiaren bukaeran, ia garaiz kanpo, baina agindutakoa bete du Gipuzkoako Foru Aldundiko 
Mendiak eta Natura Ingurunea saileko zuzendaritzak: arlo horretan adituak direnekin, eta
administrazioetako zein gizarte eragileen parte-hartze zabalarekin mahai teknikoa osatzea
(apirilaren 14an Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluan). 
Legealdia hasi bezain pronto Gipuzkoako Natur Taldeek egindako eskaera izan da hau. Legealdi
honetan onartu den ekimenik garrantzitsuena da gure ustez Landa Garapeneko azpisailari
dagokionean, eta kargua hartu eta berehala agindu zuten aldaketaren bidean eman den
aurrerapausorik handiena, ezbairik gabe.  
Izan ere, gure ustez, orain gutxi arte Gipuzkoako Aldundiak zenbait lobbyren (egurzaleak,
ehiztariak, kudeaketaren “aditu” diren enpresa zenbait …) mesedean egituratu dituen
erabakiak hartzeko, parte-hartzean eta gardentasunean oinarrituko den aholkularitza-organoa
(Bioaniztasunaren Kontseilua) sortu da. Mahai tekniko hau osatzea ezinbestekoa da, beraz, 
sail horren kudeaketa arduratsua eta eraginkorra egiteko.
Zuzendaritza horretatik Mendien Araua aldatzeko egindako ahaleginak erakutsi bezala, ondare
publikotik irabazi pribatuak lortzea lehenesten diren politikak bultzatu dira gaurdaino, eta
horretan onuradun izan diren enpresek eta partikularrek gogor egi(te)n diote politika horiek
aldatzeko edozein ekimeni. Egurzaleen lobbya izan da eragilerik ikuskorrena borroka horretan,
baina ez da ulergarriagoa EHNE-Gipuzkoa eta ENBA nekazal sindikatuen jarrera. Lehen
sektorea gure herrian nola dagoen ikusita, politika horien aldaketak eskatzen ditugunon artean
aliatuak bilatzeko ahalegina egin beharko luketelakoan gaude, sektorearen etengabeko
gainbehera erakusten duen status quo honen defentsa egiteari utzita. 
Natur kontserbazionistak gara, ondare naturalaren kontserbazioa, eta ahal dela
berreskurapena da gure helburua. Baina, badakigu hori ezinezkoa dela landa eremuan bizi eta
lan egiten dutenen lankidetzarik gabe. Pentsamendu horri erantzuteko sortu zen Europan
Natura 2000 sarea 1992ko maiatzaren 21ean ezarritako 92/43/EEE zuzentarauaren agindura.
Habitat Naturalen eta Fauna eta Flora Basatiaren Kontserbazioa izena eman zitzaion 
zuzentarau honen xedea da Europan mehatxatuenak dauden habitat eta espezieen
biziraupena bermatzea epe luzera begira, gizakiak eragindako bioaniztasunaren galera gelditu
eta ekiditeko. Zuzentarauan argitzen du, bestalde, xede hori garapen jasangarriaren bidetik
baino ezin dela gauzatu.  
Europar Batasunak natura babesteko garatu duen erremintarik eraginkorrena da Natura 2000
sarea. Tokian tokian behar bezala garatzeko ezinbestekoa da ingurune naturalean eta fauna
eta flora basatian adituak direnen iritziak eta ezagutzak kontuan hartzea ez ezik, landa
eremuaren kudeaketan txertatzea. Horretarako sortu da Bioaniztasunaren kontseilua, mahai
tekniko horrek izan behar duelako Gipuzkoako bioaniztasunaren kontserbazioaren
kudeaketaren ardatza.  
Denon ardura da jaso dugun natur ondorea zaintzea; gurea ez ezik, datozen belaunaldien
bizimodua kaltetu gabe. Ondorioz, kontseilu hau eraginkorra egiten laguntzea eskatzen diegu
datozen egunetan kanpainan sartuko diren ALDERDI POLITIKO GUZTIEI, naturaren eta
ingurunearen defentsan hartuko dituzten konpromisoen zerrendan sartuz.   



Gipuzkoan, 2015eko apirilaren 29an



Sinatuta: 

Itsas Enara OE 
Arkamurka Zarauzko NT
Eguzki 
Mutrikuko NT
Herrio Orioko NT 
Ugatza OE
Ekologistak Martxan 
Zumaiako NT
Erkaxo Azpeitiko NT 
Katamarrua Zestoako NT
Landarlan Goierriko NT 
Ondarroa 12 milia
aritzalde Naturzaleen Elkartea 
Okil Beltzak Elgoibarko NT
Osina Natur Taldea

2015(e)ko maiatza 4, astelehena

Nafarroara Orkideak ikustera

Larunbat hontan Arkamurkakoak Nafarroa aldera egin genuen irteeraren berri doakizue hemen. Nahiz eta bertan denetariko landareak ikusteko aukera izan, batez ere orkideak ikustea zen gure helburu nagusietako bat. Egia esan orkideez gain landare ugari ikusi genituen, baina batzuk aipatzekotan hauek aipatuko genituzke: Lithospermu officinale, Gladiolus illyricus, Linum nebrodensis eta Lathyrus cicera azken hau lore gorrikoa.
Eguraldia lagun hamar taldekide joan ginen landare erakargarri hauetaz goxatzera. Botanikaz asko  dakiten  Jabier Elorza, Aitor Leiza, Juantxo Unzueta, Pello Izkeaga, Aitziber Sarobe eta abar lagun hartuta aukera ederra izan genuen landaretaz ikasteko. Behekaldean irteeran ikusi genituen orkideen zerrenda eta argazkiak dituzue ikusgai.

Orchis: O. purpurea, O. mascula (bide basterretan),O. simia, O. provincialis, O. papilionacea, O. morio

Ophrys: O. insectifera, O. sphegodes,O. fusca = lupercalis, O. lutea, O. tenthredinifera, O. scolopax, O. speculun = ciliata. 

Aceras antropophorum, Anacamptis pyramidalis, Serapias lingua

Orkideei buruzko informazio zabala HEMEN





























































Orkideez gain beste landare mota asko ikusi genituen, behekaldean horietako batzuk.


 Garia eta garagarra bereizten behekaldeko argazki hontan













Landareez gain beste bizidun ugari ikusten dira beraien inguruetan, beheko amiarma hauek edo landareei zistatu ondorengo erreakzioak....