2015(e)ko azaroa 29, igandea

Udazkenean zehar Euskal herriko itsasoa bizitzaz beterik izan degu

Aurtengo udazkenean zehar kantauri itsasoa bizitzaz beterik egon dela baliatuta, Arkamurkako kideak itsasontziz itsasora irteerak eginez edo Getariako San Anton lur muturretik behaketak eginez itsas hegazti eta zetazeo ugari ikusi eta zentzatu ditugu. Arkamurkako kideez gain itsas hegaztietan adituak diren ornitologoen bixita ugari ere izan ditugu, batzuk aipatzearren Gorka Ocio, Jesus Menendez, Gabi Martín, Ricardo Rodriguez, JuanKar de Andres, Juan Arizaga eta abar luze bat. Hori dela eta elkarren arteko esperientziak trukatzeko aukera paregabeak izan ditugu bertan. Udazkeneko irteera hauetan zehar milaka izan dira zenbatu ditugun itsas hegazti zein zetazeoak. Behaketa hauek behekaldean dituzuen ornitologi zein zetazeoen atari hauetan itsasten ditugu gero gure itsasoaren biodibertsitatea kontserbatu zein zaintzeko baliagarri izan daitezen.
Gu Getariatik bezala Gorka Ocio Santurtziako natur zalea, Bizkaiatik ateratzen da zetazeoen atzetik eta oraintxe argitaratu berri du aurtengo irteeretan ikusitako zetazeoi buruzko bideo eder bat.
Eta bere blogean lehenagoko larunbatean Getariatik itsas hegaztiei atera zizkion argazkiak ikusteko aukera duzue hemen
Adibide gisa behekaldean duzue azken larunbatean Getariako San Anton lurmuturretik zenbatutako hegaztien zerrenda. Behaketa honetan parte hartu genuen lagunen zerrenda; Javier Ferreres, Lukas Arbeloa, Juantxo Unzueta, Eneko Azkue, Aitziber Sarobe,Gorka Ocio, Yolanda, Aitor Leitza eta Asier Aldalur.

- Gabai balearrak, Pardela baleares (Puffinus mauretanicus); 1044
- Gabai ilunak, Pardela sombrías (Puffinus grisseus); 34
- Gabai haundiak, Pardelas capirotadas (Puffinus gravis); 5
- Gabai arrunta, Pardela pichoneta (Puffinus Puffinus); 2
- Zangak, Alcatrazes (Morus bassanus); 5555
- Marikoi haundiak, Pagalos grandes (Stercorarius skua); 237
- Marikoi isatsbihurria, Pagalos pomarino (Stercorarius pomarinus); 65
- Marikoi isatslabur, Pagalos parasito (Stercorarius parasiticus); 23
- Marikoi isatsluze, Pagalos raberos (Stercorarius longicaudus); 7
- Ubarroi mottodunak, Cormoran moñudo (Phalacrocorax aristotelis); 7
- Ubarroi haundiak, Cormoran grande (Phalacrocorax carbo); 9
- Kaio buru beltza, Gaviota cabecinegra (Larus melanocephalus);16
- Antxeta mokogorriak, Gaviotas reidoras (Chroicocephalus ridibundus); 36
- Kaio mokohoria, Gaviota cana (Larus canus); 1
- Antxeta hankabeltza, Gaviota tridactila ( Rissa tridactyla); 95
- Antxeta txikia, Gaviota enana (Hydrocoleus minutus); 12
- Ahate buztanluzeak, Anade rabudo (Anas acuta) 647
- Belatz haundia, Alcón peregrino (Falco peregrinus); 1
- Kaio iluna, Gaviota sombria ( Larus fuscus); 500
- Kaio hankahoria, Gaviota patiamarilla (Larus michahellis); 500
- Ipar ahateak, Anade Frisos (Anas strepera); 2
- Ahate mokozabala, Cuchara comun (Anas clypreata); 236
- Ahate txistularia, Silbón Europeo (Anas penelope); 302
- Antzarak, Ansar comun (Anser anser); 2
- Ahate beltza, Negrón comun (Melanita nigra); 26
- Martin arrunta, Arao común (Uria aalge); 724
- Pottorro arrunta, Alca común (Alca torda); 211
- Alcarao; 390
- Zapelatza, Busardo ratonero (Buteo buteo);1
- Ekaitz txori haundia, Paiño boreal (Oceanodrama leucorhoa); 4
- Mendebal txori moko lodi (Phalaropus fulicarius);10
- Txirri arrunta, Correlimos comun (Calidris alpina); 15
- Kurlinka haundia, Zarapito real (Numenius arquata); 3

Udazkeneko irtereetan ateratako argaki sorta bat duzue behekaldean
Arkamurkako taldekideak Getariatik itsas hegaztiak zenzatzen
Izurde Mular (Tursiops truncatus) talde bat atzean Izarraitz mendia ikusten delarik
Izurde Mularrak (Tursiops truncatus)
Itsasoan argazkiak ateratzeko aukera ederra izaten da
Izurde Mular (Tursiops truncatus) talde bat atzean Izarraitz mendia ikusten delarik
Hegaluzea (Thunnus alalunga)
Antxoa (Engraulis encrasicolus)
Antxoa (Engraulis encrasicolus) hegaluzeai ihesi

Itsas kaioetan aditua den Gabriel Martin ere etorri zen gurena
Hegaluzea (Thunnus alalunga) zaltoka
Hegaluzeak (Thunnus alalunga) zaltoka
Hegal luzeko pilotu baleak (Globicephala melas) ere ugari ikusi ditugu udazken honetan zehar 
Gorka Ociokin Santurtzitik egindako irteera batean
Hegal luzeko pilotu balea (Globicephala melas
Atalo arraina (Mola mola)
Itsasontziko patroiak diren Kutxus eta Oierrekin irteeretako batean
Praile muxu (Fractercula artica) gehienak azaro erditikan aurrera iritxi dira
Milaka Zanga (Morus bassanus) heldu zenbatu ditugu
 Zanga (Morus bassanus) heldua

Hegal luzeko pilotu balea (Globicephala melas)
 Zanga (Morus bassanus) gaztea ere ugaria izan da
Gabai haundiak (Puffinus gravis) ere milaka ikusi dira udazkenean bainan dagoeneko aldegin dute gehienak hegoalderuntz
Gabai talde bat kostatik 10 milla ingurura 
Marikoi haundia (Stercorarius skuaGabai haundiaren (Puffinus gravis) atzetik
Gabai haundia (Puffinus gravis)
Gabai haundiak (Puffinus gravis)
Gabai iluna (Puffinus grisseus) ere ugaria izan da

Hegal luzeko pilotu balea (Globicephala melas)
 Gabai balearra (Puffinus mauretanicus) kostara gehien gerturatzen den gabaia da
Gabai arrunta (Puffinus Puffinus) izan da aurtengo beste sorpresa, azken urteetan apenaz ikusi diren baina aurten dexente dabiltza gurean.
Beste irteera bateko irudiak
Praile muxuak (Fractercula artica
Martin arrunt talde bat (Uria aalge)
Martin arrunt bat (Uria aalge)

Hegal luzeko pilotu balea (Globicephala melas)
Pottorro (Alca torda) talde bat
Marikoi haundia (Stercorarius skua)
Kaio talde haundi bat
Beste gabai talde bat
Kaio buru beltza (Larus melanocephalus)
Kaio talde haundi bat itsasoan
Kaio ilun (Larus fuscus) gazte bat
Kaio hauskara bat (Larus argentatus)

Kaio mokohori bat (Larus argentatus)
Antxetata hankabeltza (Rissa tridactyla)

Txantxangorri bat kostatik 20 milletara  migrazioan
Udazkenetako irteeretako batean gure inguruetan bizi den hegaztirik txiki eta hauskorrenetakoa den Mendi erregetxoa (Regulus regulus) ere ikusi genuen itsaso zabalean

2015(e)ko azaroa 18, asteazkena

MENDI IRTEERA; ARKAMURKA ETA PAGOETA MENDIZALE ELKARTEAREKIN BATERA ARANTZA – AZKILARREA – ARANTZA- SAN JUAN XAR

Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Arkamurka Natura-Elkarteak elkarrekin antolatzen dugun irteerak Arantzara eramango gaitu aurten. Inguruko basoak eta errekak ikusteko aukera izango dugu bertan, eta paisaiaz gain, bertako natur ondareaz gozatuko dugu. Pagadiak, baso mistoak, eta belardiak izango ditugu ikusgai. Eta tartean, arreta jarriko diogun zuhaitz berezia: xarma. Urria da zuhaitz hau Euskal Herrian, eta zergatiak azaltzen saiatuko gara.
Arantza eta Igantzi arteko mugan, San Juan Xarren ondoan, pago-lizarren (carpinus betulus) basoa dugu. Garai batean Europan oso zabalduta zegoen baso motaren aztarna edo erlikia da. Iberiar penintsula osoan San Juan Xarren bakarrik sortzen da pago-lizarra berez. Hortaz, ingurune hau Natur Erreserba izendatu zuten 1987an, zuhaitz hori babesteko.
Mendian ez ezik, haranean sartuta ere izango dugu zer ikusi. San Juan Xar bisitatuko dugu, erreka zoragarria gurtzen duen otoitz lekua. 

Erreka ertzeko landarediak inguratuta dago txoko polit hori, eta leku bikaina da horrelako ekosistemen ezaugarriak aztertzeko. Igandeko goiz bueltan Nafarroako txoko eder hori ezagutzeko aukera izango dugu. Beti bezala, mendiak ibiltzeko ez ezik, ikasteko ematen dizkigun aukerak aprobetxatuz.

Distantzia; 7,5 km inguru
Igoera akumulatua: 100m. inguru
Jaitsiera akumulatua: 250m. inguru
Zailtasuna: Ez du zailtasun teknikorik


Izena ematea: Mendizabal kinkila-dendan azaroaren 20a bitarte

Irteera: Goizeko 7:30etan Agoueseneko biribil-gunetik