2016(e)ko urtarrila 13, asteazkena

HITZALDIA ETA ERAKUSKETA; ERRIBERETAKO PARKEA (Irita)

Urtarrilaren 23 eta 24ean ERRIBERETAKO PARKEA (Irita) erakusketa egongo da Itsasmendiko Auzo-Elkarteko lokalean.

Urtarrilaren 26an berriz, lokal berean Erriberetako Parkea (Irita) gaiaren inguruan.arratsaldeko 7etan hasita hitzaldi bat izango da Arkamurka natura taldearen eskutik.


Parke honen helburua ekosistemak ezagutzea, maitatzea eta babestea izan arren, didaktika-mailan dituen posibilitateak ezin hobeak direla uste dugu. Euskal herriko kostaldeko ekosistemak oso murrizturik aurkitzen direnez, hauetariko azkeneko bat berreskuratu, babestu eta ordenatu nahian, Zarauzko Arkamurka taldeak zona horretan egindako aurreproiektuaren berri ezagutzeko aukera izango da. Informazio gehio hemen



2016(e)ko urtarrila 11, astelehena

Getariako San Anton lur muturretik itsas hegazti eta zetazeo ugari pasa ziren larunbat goiz hontan

Pare bat ordutan zehar Izurde haundi (Tursiops truncatus) talde ederra ibili zen San Anton inguruan zehar biraka, zetazeo hauetaz gain alzido (Martin eta Pottorroak) eta zangak ere ugariak izan ziren RAM egun honetan. Behekaldeko irudietan ikusten den bezala Izurde haundietako (Tursiops truncatus) batek arnasa hartzeko arazoak dituela ematen du eta ondorioz Zifio baten antza hartzen du. Argazkiak Getariako arratoitik (San Anton) Aitor Leizak ateratakoak dira eta gehienez lehorretik 50 m ingurutara ateratakoak dira, denera 33 bat zenbatu ziren. 
Izurde haundiak (Tursiops truncatus
Izurde haundiak (Tursiops truncatus
RAM ean Aitor Leizari ateratako irudietako bat
Arkamurkako taldekideak adi, adi teleskopioekin hegaztiak behatzen.
Abenduko RAM ean ateratako argazki bat, Aranzaditik antolatuta itsas hegaztiak behatzera gehitu zitzaizkigun lagun talde bat
 Itsas txakur (Phoca vitulinabat ere Getariako kaian zehar dabil egunotan bainan guk ez genuen ikusteko aukerarik izan.
Zanga eta Alzidoak izan dira gehien ikusi genituen espezieak.
 Martinak (Uria aalge)
 Zanga (Morus bassanusez heldu bat
 Beste Zanga (Morus bassanus)  ez heldu bat

RAM egunean zenbatutako hegazti eta zetazeo zerrenda osoa
-Gabai balearrak, Pardela baleares (Puffinus mauretanicus); 1
-Zangak, Alcatrazes (Morus bassanus); 445
-Txenada hankabeltza, Charran patinegro (Sterna sandvicensis) 3
-Ubarroi mottodunak, Cormoran moñudo (Phalacrocorax aristotelis) inguruetan hegan
-Kaio buru beltza, Gaviota cabecinegra (Larus melanocephalus) 16
-Antxeta hankabeltza, Gaviota tridactila (Rissa tridactyla) 2
-Izurde haundia, Delfín mular (Tursiops truncatus)
-Martin eta Pottorroak,Alcaraos, Alcas o Araos 702
-Martinak, Araos (Uria aalge), 5
-Pottorroak; Alcas (Alca torda), 12



Aitziber eta Pello ere behaketan bete betean sarturik