2016(e)ko maiatza 19, osteguna

Hitzaldia;Ziraba proiektua, anfibioak eta narrastiak ardatz harturik


Oraingo honetan, Jon Garin (Biologoa), Iñaki Sanz Azkue (Biologoa) eta Egoitz Alkorta Miranda (Ingurugiro Zientzietan Lizentziatua) etorriko dira Ziraba proiektuaz hitz egitera, hurrengo asteartean, Maiatzaren 26an, arratsaldeko 20:15tan, Arkamurka Natura-Taldearen lokalean. 


Ziraba proiektua anfibioak eta narrastiak ardatz harturik, hainbat elkartek elkarlanean aurrera eramandako proiektua da. Ingurugiroa, hezkuntza, euskara eta zientzia uztartuz, auzolanaren bidez Hernaniko udalerrian hainbat ekintza burutu dira, herriko ondarea ezagutarazi eta berreskuratzeko ahaleginetan. Partehartzaileak Aranzadi Zientzia Elkartea, Hernaniko Udala, Ereñotzuko Auzo-Udala, , Dobera Euskara Elkartea eta Txirrita eskola izan dira. 

2016(e)ko maiatza 17, asteartea

HITZALDIA BIDEOZ IKUSTEKO AUKERA; INTERES PUBLIKOA ETA IÑURRITZAKO BIOTOPOAREN INGURUA

Zarautzen Talai mendi eta Iñurritza biotopoaren inguruko gaiak pil, pilean dauden honetan, Iñurritzako biotopoaren ingurua eta interes publikoa gaitzat hartuta, Arkamurka natura taldeak maiatzaren 10 ean mahai-inguru interesgarri bat antolatu zuen. Mahai inguruak izan zuen arrakasta haundia ikusirik, non, hitzaldiaren gela txiki geratu zela ikusirik, haundiago batera lekuz aldatu beharrean suertatu ginen, orain mahai ingurua bideo bidez ere ikusteko aukera eskeintzea pentsatu degu.






Nafarroara Orkideak ikustera egindako irteeraren kronikatxoa

Anacamptis pyramidalis, piramide itxura duelako izen hau du.

Irteera honetan ikusi ditugun orkidea moten zerrenda bidaltzen dizue Aitor Leizak. Eguraldia nahiko ondo portatu da eta euri pixkat egin duen arren, haizerik ez zegoenez ondo ibili gara. Kotxe bat osatu dugu Arkamurkako hiru kidekin, Beteluko batekin eta beste Suizar batekin.
Hasieran Zubiri herriaren inguruetan ibili gara eta ondoren Ororbiara joan gara. Bi leku hauetan espero genituen orkidea mota guztiak ikusi ditugu arren Ophrys insectifera zen ugariana zegoena, Orchis ustulata k berriz loretan aurkitu ditugu, baina Orchis provincialis  ak ale gutxi ziren egoera onean zeudenak.
Orchis papilionacea ateratzen den inguruan berriz, orain artean iñoiz ikusi ez genituen kopuruak zeuden. Ophrys speculum batzuk ere aurkitu ditugu bertan nahiz eta orain arte ale bat bakarrik ikusi beti inguru horietan.
Unanue herri inguruan (Sakana), orkideak ateratzen diren larreetan ganadua ibilita zegoenez orkidea ale batzuk bakarrik ikusi ditugu eta tamalez ganaduak loratze txorten asko janda zituzten. Ala ere Ophrys fusca ikusteko aukera izan dugu gehi Orchis militaris x purpurea hibrido bat, eta loratzeko zegoen Orchis militaris bat.
Zarautzera 15:00 etarako bueltan ginen, gure arteko giro bikainean eguna pasa ondoren, gauza batzuk gehiago ikasita etorri gara. Hurrengo batean gehiago.
Ophrys sphegodes  

Irteeran ikusitako orkideen zerrenda doakizue hemen;
Izen zaharrak hemen eta izen berriak eskuinean .
Aceras anthropophorum Orchis anthropophora
Anacamptis pyramidalis
Serapias lingua
Himantoglossum hircinum (loratzeko oraindik)

Orchis provincialis
O. mascula
O. purpurea
O. simia
O. purpurea x simia
O. purpurea x militaris
O. morio Anacamptis morio
O. papilionacea Anacamptis papilionacea

Ophrys speculum
O. lutea
O. sphegodes
O. tenthredinifera
O. insectifera
O. fusca O. forestieri
O. scolopax  
Ophrys speculum lore urdina da, eta ez dago besterik hainbeste urdinekin.

Orchis militaris oraingoan loratu gabe ikusi genuen, baina gizontxoak ditu eta erromatarren soldaduen kaskoa du (uste dut).
Ophrys lutea. Ophrys generoko hori koloreko orkidea bakarra da

Orchis purpurea “gizontxoa” oso gizena, hankak oso zabalak eta bezoak kabitu ezinik ditu.
Ophrys scolopax O. apiferaren oso antzekoa da, baina honi, espoloi berdea azpitik ateratzen zaio.

Ophrys fusca arrea eta luzexka da, baina bere zati marroiaren gainean bi zati zuriak ditu. 

Orchis papilionacea honek ez aurkezpenik behar, ez dago antzekorik.

Aceras anthropophorum ahorkatutako gizontxoak ditu.

Ophrys tethrendinifera Lorea oso zabala eta horia da azpiko aldean.
Orchis ustulata orkidea hau besteak baino txikiagoa eta puntu ilun batzurekin.

Ophrys insectifera somorro itxurakoa, antenak buruan eta guzti, eta estua.
Serapias linguak ez ditu ilerik zati gorrian eta tamaina ertainekoa da.

2016(e)ko maiatza 4, asteazkena

Mahai ingurua-mesa redonda; INTERES PUBLIKOA, iñurritzako biotopoaren ingurua-El entorno del biotopo de Iñurritza

ARKAMURKAK MAIATZERAKO ANTOLATU DITUEN IRTEERAK

Maiatzak 7ko, irteera, Getariako San Anton lurmuturrera itsas hegazti eta zetazeoak behatzera RAM . Irteera- gunea eta ordua: Arkamurkaren lokal aurretik 7:30 h

Maiatzak 8ko, Irteera: Gidaria: Aitor Leiza. Nora: Zarauzko "Harralde txiki". Gaia: Kostaldeko bizidunak, harraldekoak. Irteera-gunea eta ordua: Arkamurka elkartea. Santa marina kalea, 10,00h




Maiatzaren 14ean, Irteera: Orkideak ikustera, Nora: Iruñea eta inguruak. Irteera ordua; Goizeko 8etan. irteera puntua; Arkamurka Elkartea, Santa Marina kalea. Autoak antolatzeko, joan nahi duenak idatzi email hontara; aleiza1@hotmail.com


Maiatzak 22; irteera; Ibilaldi naturzalea. Nora; Itziar -Elorrixa  (Gipuzkoa), oinez abiatuko gera goizeko 8;30 tan Itziarko  plazatik edo aukeran Elorrixako (Itziarko auzoa) eliz aurrean goizeko 9;30 tan, Arkamurkako kide batzuren eskutik bertako pasaia eta ekosistema hobeto esagutzeko aukera izango degu, ondoren Errotaberri jatetxean bazkaltzeko aukera ere izango da nahi duenarentzat. Autoak antolatzeko, joan nahi duenak idatzi email honetara aleiza1@hotmail.com
Sakoneta ingurura joango gera.
Elorrixa inguruak