2017(e)ko urtarrila 20, ostirala

2016-12-30 SANTOÑAKO IRTEERA

Hemen gaude egun honetan pasa genuen kronikatxoa idazten.
Lehenengo aipatzea bizkaitar lagunak azaldu zirela, Jabier Elorza eta Javier Valencia botanika adituak, bere ezagutza baliagarria erakusten. Bestalde, Zarauztik; abiatu ginen Elena Donostiarra, Eneko,Pello, eta Zumaiatik; Pako,Guillermo eta ni (Aitor). Aurten hotza egin du eta eguerdirarte ez du epeldu. Ondo jantzita ibili gara eta oso giro onean pasa dugu eguna.
Ciceroko parajetik , atzean Santoña.

Hasi ginen ahateak dauden putzuetatik (kartzelen ondotik), eta asken urteetan bezala, kopeta zuri leucistikoa (zuria) ikusi genuen, ahate barietate handia eta txilinporta txikia, besteak-beste ikusi genituen.

Kolore normaleko kopeta zuria eta leucistikoa (zuria da)

Ahate mokozalak
Murgilari mottoduna
Ondoren, Santoñako portura joan ginen eta aipagarrienak, aliota artikoa,branta musubeltza eta kurlinta bekaindunak dira. Landare interesanteak zeuden eta gure lagun botanikoek argazkiak atera eta lagin batzuk hartu zituzten. Zoostera noltii zen bat, Txingudi, Lekeitio eta Urdaibaien dagoena,eta oso belar txikia da, eta bestea Zoostera marina zen hau berriz oso urria eta bestea baino handiagoa. Biak dira itsasoko mareek ur azpian harrapatzen dituenak.
Aliota artikoa
Gosea bagenuen dagoenekoz, eta gure artean hasi ginen ea non bazkaldu behar genuen, hamaiketakoaren ordua joan zitzaigun eta, orduan Monteanoko monaztegiko inguruak ikusi ondoren, Eskalante aldeko harrobira joan ginen bazkaltzera. Eztabaida sortu zen (ikusi nahiak egiten du), ea txilinporta lepogorririk zegoen ala ez. Oso antzekoak dira eta monastegiko ingurutan ikusi oi dugu.

Txilinporta lepobeltza

Harrobian belatza zegoen eta alde egiten ikusi genuen arren, bukaera aldean etortzen ikusi genuen. Aipagarriena inguru honetan, arrano txikia zen, garai hauetan Afrikan egoten direlako, baina azken urteotan ale batzuk ez dira joaten, kanbio klimatikoa ote?

Bazkaldu ondoren Ciceroa joan ginen ahate txistulari multzo handiak ikustera, eta kuliska mota asko zegoen bertan. Egun honetan, lehen aldiz ikusten genuela lertxun zuria, eta ahate beltzak.
.Lertxun zuria edo lertxuntxo handia
Oraindik beste bi lekuetara joan ginen, Colindresera kuliskak ikustera eta aipagarriena aspaldiko partez bi abozeta ikusi genituen, eta behi granja batetara joan ginen beltxarga oihularia ikustera, eta zorte pixkat eduki genuen ez zirelako mugitu egun pare baten.
Limikolo taldea
Hauek ikusi ondoren, kafetxo bat hartu genuen eta bakoitza bere erritmoan joan ginen etxeruntz.
Beheko zerrendan ikusten den moduan, hegazti ugari ikusi genituen.
Hurrengoarte!!!

Aitor Leiza

Cisne cantor Beltxarga oihularia Cygnus cygnus
Barnacla carinegra Branta musubeltza Branta bernicla
Ánsar común Antzar hakagorriska Anser anser
Negrón común Ahatebeltz arrunta Melanitta nigra
Serreta mediana Zerra ertaina Mergus serrator
Porrón europeo Murgilari arrunta Aythya ferina
Porrón moñudo Murgilari mottoduna Aythya fuligula
Cuchara común Ahate mokozabala Spatula clypeata
Ánade friso Ipar-ahatea Mareca strepera
Silbón europeo Ahate txistularia Mareca penelope
Ánade azulón Basahatea Anas platyrhynchos
Ánade rabudo Ahate buztanluzea Anas acuta
Cerceta común Zerzeta arrunta Anas crecca
Zampullín común Txilinporta txikia Tachybaptus ruficollis
Somormujo lavanco Murgil handia Podiceps cristatus
Zampullín cuellinegro Txilinporta lepabeltza Podiceps nigricollis
Cormorán grande Ubarroi handia Phalacrocorax carbo
Cormorán moñudo Ubarroi mottoduna Phalacrocorax aristotelis
Cigüeña blanca Zikoin zuria Ciconia ciconia
Garcilla bueyera Lertxuntxo itzaina Bubulcus ibis
Garceta común Lentxuntxo txikia Egretta garzetta
Garza real Lertxun hauskara Ardea cinerea
Garceta grande Lentxuntxo handia Ardea alba
Espátula común Mokozabala Platalea leucorodia
Milano real Miru gorria Milvus milvus
Buitre leonado Sai arrea Gyps fulvus
Aguilucho lagunero occidental Zingira-mirotza Circus aeruginosus
Aguilucho pálido Mirotz zuria Circus cyaneus
Busardo europeo Zapelatza Buteo buteo
Agulilla calzada Arrano txikia Hieraaetus pennatus
Cernícalo vulgar Belatz gorria Falco tinnunculus
Halcón peregrino Belatz handia Falco peregrinus
Gallineta común Uroilo arrunta Gallinula chloropus
Focha común Kopetazuri arrunta Fulica atra
Colimbo ártico Aliota handia Gavia arctica
Colimbo grande Aliota artikoa Gavia immer
Alcaraván común Atalarra Burhinus oedicnemus
Avoceta común Abozeta Recurvirostra avosetta
Chorlitejo grande Txirritxo handia Charadrius hiaticula
Chorlito gris Txirri grisa Pluvialis squatarola
Zarapito trinador Kurlinta bekainduna Numenius phaeopus
Zarapito real Kurlinta handia Numenius arquata
Aguja colinegra Kuliska buztanbeltza Limosa limosa
Vuelvepiedras común Harri-iraularia Arenaria interpres
Correlimos común Txirri arrunta Calidris alpina
Agachadiza común Istingor arrunta Gallinago gallinago
Archibebe común Bernagorri arrunta Tringa totanus
Archibebe claro Kuliska zuria Tringa nebularia
Andarríos chico Kuliska txikia Actitis hypoleucos
Gaviota reidora Antxeta mokogorria Larus ridibundus
Gaviota sombría Kaio iluna Larus fuscus
Gaviota patiamarilla Kaio hankahoria Larus michahellis
Gavión atlántico Kaio beltza Larus marinus
Charrán patinegro Txenada hankabeltza Thalasseus sandvicensis
Paloma bravía Haitz-usoa Columba livia
Paloma torcaz Pagausoa Columba palumbus
Tórtola turca Usapal turkiarra Streptopelia decaocto
Martín pescador común Martin arrantzalea Alcedo atthis
Bisbita pratense Negu-txirta Anthus pratensis
Lavandera cascadeña Buztanikara horia Motacilla cinerea
Lavandera blanca Buztanikara zuria Motacilla alba
Chochín común Txepetxa Troglodytes troglodytes
Acentor común Tuntun arrunta Prunella modularis
Petirrojo europeo Txantxangorria Erithacus rubecula
Colirrojo tizón Buztangorri iluna Phoenicurus ochruros
Mirlo común Zozo arrunta Turdus merula
Zorzal común Birigarro arrunta Turdus philomelos
Cistícola buitrón Ihi-txoria Cisticola juncidis
Cetia ruiseñor Errekatxindorra Cettia cetti
Mosquitero común Txio arrunta Phylloscopus collybita
Reyezuelo listado Erregetxo arrunta Regulus ignicapilla
Mito común Buztanluzea Aegithalos caudatus
Herrerillo común Amilotx urdina Cyanistes caeruleus
Carbonero común Kaskabeltz handia Parus major
Urraca común Mika Pica pica
Corneja negra Bele-beltza Corvus corone
Estornino pinto Araba-zozo pikarta Sturnus vulgaris
Estornino negro Araba-zozo beltza Sturnus unicolor
Gorrión común Etxe-txolarrea Passer domesticus
Gorrión molinero Landa-txolarrea Passer montanus
Pinzón vulgar Txonta arrunta Fringilla coelebs
Serín verdecillo Txirriskila Serinus serinus
Verderón común Txorru arrunta Carduelis chloris
Jilguero europeo Kardantxuloa Carduelis carduelis
Escribano soteño Hesi-berdantza Emberiza cirlus
Escribano palustre Zingira-berdantza Emberiza schoeniclus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.