2017(e)ko urtarrila 9, astelehena

BALE BAT AGERTU ZEN GETARIAKO PORTUAN

video

Balea portutik itsasora ateratzea lortu dute gaur, asteazkena, eguerdian, Itsas Salbamenduko kideek. Bi txalupa gerturatu dira portura 13:30k aldean, eta balea handik ateratzeko soinua ateratzen aritu dira. Ordu erdi inguru kostatu zaie ugaztuna handik ateratzea, baina itsasora atera denean jarraipena egin diote itzul ez zedin. 
“oso argal eta ahul” dago balea. “Itsaso zabalean bizi den animalia basati bat, portu batean sartu eta bertan bueltaka ibiltzea ez da seinale ona. Gainera, oso argal dago, eta egoera normalean forma borobiltxoak izan beharko lituzke. Honek ez ditu, bizkarrezurreko hezurduraren forma antzematen baitzaio”, adierazi du Leitzak.
Egunotan izugarrizko ikusmira eragin du baleak, eta ehunka lagun bertaratu dira animalia ikustera portura.

Ambar elkarteko kide Aitor Leitza zumaiarra balearen eboluzioa aztertzen aritu da Getariako portuan bertan, eta adierazi du “oso argal eta ahul” dagoela. “Itsaso zabalean bizi den animalia basati bat, portu batean sartu eta bertan bueltaka ibiltzea ez da seinale ona. Gainera, oso argal dago, eta egoera normalean forma borobiltxoak izan beharko lituzke. Honek ez ditu, bizkarrezurreko hezurduraren forma antzematen baitzaio”, adierazi du Leitzak. Bestalde, baleak parasitoak dituela ikusi dute adituek. “Bale handiek parasitoak izatea normala da, baina bale honek dituen parasitoak lanperna antzeko batzuk dira, eta baleetan itsasten dira baleak oso abiadura moteletan doazenean. Hauek normalean azkar ibiltzen direnez, ez lituzke parasito horiek izan beharko”.
Egunak daramatza baleak Getariako portuan bueltaka, “gaixo dagoela uste dugu, eta toki lasai batera etorri da babes bila. Dena dela, egunak eramango ditu jan gabe, eta gero ahulago egongo dela uste dugu”. Hala ere, Ambarreko kideak azaldu du, ez dagoela egoera horretan dagoen bale bat artatzeko protokolorik zehaztuta. “Ezarrita dagoen protokolo bakarra, lur hartzen duten baleen gainekoa da”.
Urola kostako Hitza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.